Awadhiera
| Awadhiera | |
|---|---|
| अवधी | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | ama-hizkuntza: 22.000.000 (2007) |
| UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak indo-ariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Eastern Hindi (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza malgukaria |
| Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
| Alfabetoa | Devanagaria |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | awa |
| ISO 639-3 | awa |
| Ethnologue | awa |
| Glottolog | awad1243 |
| Wikipedia | awa |
| IETF | awa |
Awadhiera[1] Indiako iparraldean hitz egiten den Indo-ariar adarreko ekialdeko indiar hizkuntza da. Gaur egungo Uttar Pradesh eskualdeko Awadh eskualdean hitz egiten da batez ere.[2]
Historia
Braj Basha hizkuntzarekin batera, asko erabili zen literaturako hizkuntza gisa XIX. mendean Hindustaneraren estandarra lekuz aldatu aurretik. Hain zuzen ere, dialekto edo mintzaira multzo bertsua hitz egiten zen India iparraldeko Ganges arroaren parte handi batean, baina Delhi hiriburuko aldaera gailendu zen hindiera bilakatuz, besteak beste britainiar agintearen bultzadaz[3].
Izenak
Awadh izena Ayodhyari lotuta dago, antzinako hiriari, alegia, Rama jainko hinduaren aberriari.
Awadhieraren izen alternatiboak dira: Oudhi edo Oudhera, Awadh eskualdea Oudh idazten baitzuten britainiarrek; Baiswari (Baiswara erregioaren izenetik eratorria), baita Purbi edo, "ekialdera" nolabait anbiguoki, eta Kοsali, Kosala erreinu zaharraren izenetik.
Awadhiera batez ere Uttar Pradesh zentroa hartzen duen Awadh eskualdean hitz egiten da. Mendebaldean, mendebaldeko Hindierak mugatzen du, bereziki Kannauji eta Bundeli hizkuntza aldaerek, eta ekialdean biharieraren bhojpurerazko dialektoak. Iparraldean, Nepalek eta nepalerak mugatzen du, eta hegoaldean, Bagheliera deritzonak, Awadhieraren antz handia duenak.
Hedapena
Awadhiera honako barrutietako hizkuntza da::
Ekialdeko parteetan, awadhierak bere forma aldatzen du, eta termino berezi bat dago, "Ekialdeko Awadhiera Estandar" dialektorako, zeinak bhojpurieraren ukituak dituen. Dialekto horretan, honako barrutiak sartzen dira:
- Ayodhya
- Ambedkar Nagar
- Allahabad
- Jaunpur
- Sultanpur
- Pratapgarh
- Gonda
- Bastia
- Siddharthnagarko mendebaldeko zatiak
- Kaushambi
- Mirznik
- Gyanpur
Beste herrialdeetan
Awadhiera Nepalgo bi probintziatan hitz egiten da, Lumbini eta Sudurpaschim probintzietan.[4] Indiarren diasporan, Karibeko komunitate batzuek hitz egiten dute, baina batez ere Fijiko indiarrek.
Erreferentziak
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:0izeneko erreferentziarako - ↑ Mohan, Peggy. (2021). Wanderers, kings, merchants : the story of India through its languages. ISBN 978-93-90914-84-5. PMC 1273718324. (kontsulta data: 2022-03-14).
- ↑ «Awadhi» Ethnologue.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









