Axraf Ghani
Mohammad Axraf Ghani Ahmadzai (persieraz: محمد اشرف غني احمدزی; Logar, 1949ko maiatzaren 19a) afganiar politikari eta ekonomista da, paxtun etniakoa. Afganistango presidentea izan zen 2014ko irailetik 2021eko abuztura. 2021eko abuztuaren 15ean, talibanek agintea berreskuratu zutelarik, herrialdetik ihes egin zuen.[1]
Bizitza
Axraf Ghani Logarren jaio zen 1949ko maiatzaren 19an. AEBetan ibilbide akademiko aberatsa jorratu zuen. 1979an gobernu sozialista ezarri zenetik AEBen inbasiora arteko hamarkadak erbestean eman zituen. 1990eko hamarkadan Munduko Bankuarentzat lan egin zuen. 2001ean Afganistanera itzulirik, bi urtez, 2002tik 2004ra, Finantza ministro izan zen.[2]
Raxid Dostum gerraren jaun uzbekoarekin aliantza eginik aurkeztu zen 2014ko presidentetzarako hauteskundeetara,[2] eta baita irabazi ere, bigarren itzulian bozen % 55,3 jasorik. Baina Abdullah Abdullah bigarren itzulira igaro zen beste hautagaiak egindako iruzur salaketak kinka larrian paratu zuen gobernuaren osaketa. Azkenik, AEBek bultzatutako negoziazioen eta presioen ondorioz, bi hautagaiek gobernua partekatzeko akordio bat egin zuten.[3]
2019ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten presidente, botoen % 50,6 lorturik; Abdullah Abdullahek, ordea, ez zituen emaitzak onartu.[4][5] 2020ko maiatzean, bi agintariek akordio bat adostu zuten eta, haren arabera, batasun gobernua eratu zuten.[6] 2021eko abuztuaren 15ean, Kabul talibanen esku erori zelarik, ihes egin zuen atzerrira.[7]
Erreferentziak
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa. Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere. Berria, 2021eko abuztuak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ a b Hautagai nagusiak. Berria, 2014ko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 18).
- ↑ Rodriguez, Mikel. Ghanik AEBetako tropak Afganistanen mantentzeko akordioa sinatuko du gaur. Berria, 2014ko irailak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Ashraf Ghanik irabazi ditu hauteskundeak Afganistanen. Berria, 2019ko abenduak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Afganistanen Ghani eta Abdullah arerio politikoek presidente zina egin dute, biek. Berria, 2020ko martxoak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Perez Zala, Ander. Afganistango presidentearen aurkaria arduratuko da bake prozesuaz. Berria, 2020ko maiatzak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Elizegi Egilegor, Arantxa. Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere. Berria, 2021eko abuztuak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko abuztuak 19).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









