Axun Arrazola
| Axun Arrazola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zestoa, 1912 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1995 (82/83 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea, historialaria eta moja |
Axun Arrazola (Zestoa, Gipuzkoa, 1912 - Donostia, 1995) klausurako moja, historialaria, idazlea,ikertzailea, pedagogoa, irakaslea, sortzailea eta sustatzailea izan zen, Errenazimendu garaiaren ikerketan espezializaturiko artearen historialaria, El Renacimiento en Guipuzcoa doktore tesiaren egilea. Ekimen ugari aurrera eraman zituen emakumea izan zen, besteak beste, lehen turismo eskolaren sortzailea.[1][2][3]
Bizitza
Axun Arrazola Zestoako Kale Okerrean jaio zen eta bere neba-arrebekin batera, botikan laguntzen pasa zituen bere gaztetako urteak, aita botikaria baitzuen, Oñatiko semea, eta ama, berriz, Elgoibarkoa. Gaztetan kanpora joan zen ikasketak egitera eta jaioterritik kanpo ibili zen urte askotan, baina hala ere, inoiz ez zuen ahaztu bere sorterria eta lagun handiak zituen herrian eta bailaran.[2]
17 urterekin moja egin zen. Bergarako Mariaren Lagundiko klausuran moja baten ohikoak ziren lanetatik libratu eta ikasteko aukera eman zioten, bi karrera gainera, historia eta pedagogia. Ikasketak komentuan bertan egin zituen eta azterketak egiteko baino ez zen irteten.
‘El Renacimiento en Guipuzcoa’ bere doktoretza lan bikaina egin zuen garaietan —alegia, 60ko hamarkadan— Zestoa inguruko eruditu gehienekin izan zuen harremana eta Zestoa eta bailarako arte eta historia ondarea ezagutzera emateko lan franko egin zuen: hitzaldiak emanez zein artikuluak idatziz.[2]
Errenazimendua Gipuzkoan (1962-1968) izenburuko doktoretza lan hori egiteko Gipuzkoa osoan zehar ibili zen eta irten behar zen bakoitzeko baimena lortu behar zuen eta iloba Jose Mari Arrazolak eramaten zuen batetik bestera.[3]
1967ko otsailaren 2an, bere tesia argitaratu bezperatan El arte en el renacimiento de San Sebastián (euskaraz: Artea Donostian berpizkundean) hitzaldia eman zuen Donostian.[2]
Ibilbidea
Lehen turismo eskola sortu zuen Donostian. Artearen erreferentziazko liburuak idatzi zituen. Irakasle eskola zuzendu zuen Donostian 1948an erakusteko era aurreratu batean. [3]
Donostiako San Bartolome ikastetxeko e izan zen. Miren Azkarate hizkuntzalari, irakasle eta sailburu ohia izan zuen ikasle. Azkarateren esanetan Arrazolak emakume asko bultzatu zituen unibertstate karrera bat egitera, bera barne.[3]
Aintzatespenak
- Axunek euskal kultura eta Zestoako herriaren alde egindakoa eskertu nahian, Zestoako Udalak herriaren urrezko domina eman zion 1977an.[2]
- 2025ean, Zestoako kale izendegian izena duen emakume bakarra da. Axun Arrazola plaza Zestoako parke bat da, Kultur Etxeko eraikin publikotik gertu eta Kaxka Txiki jolastoki parketik ere bai.[4]
Erreferentziak
- ↑ Herria | Zestoa Turismo: patrimonio y senderismo en la costa vasca. (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ a b c d e Hau dun, hau, gizonon patua… | danbolin. (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ a b c d «Dokuteka» ikasbil.eus (kontsulta data: 2025-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Axun Arrazola plaza» Mapcarta (kontsulta data: 2025-12-01).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









