Aya Kōda
| Aya Kōda | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tokio, 1904ko irailaren 1a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | japoniera |
| Heriotza | Ishioka (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
| Familia | |
| Aita | Kōda Rohan |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea, saiakeragilea eta idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Aya Kōda (japonieraz: 幸田 文, Hepburn: Kōda Aya) japoniar eleberrigile eta saiakeragilea izan zen, baita Japoniako Arte Akademiako kidea ere.
Bizitza
Lehen urteak
Kōda 1904ko irailaren 1ean jaio zen Terajima-chō barrutian, Tokioko prefekturan (gaur egungo Tokio hiria), Kōda Rohan eta honen emazte Kimiren bigarren alaba izan zen.[1] Bere ama Kōdak bost urte zituenean hil zen eta bere aita hiru urte geroago ezkondu zen berriro. Lehen hezkuntzako eskolan 1917an graduatu zen eta Tokioko Nesken Goi Eskolan sartu zen. Neba gazteena, Shigetoyo, 1926an hil zen.
1928an, Kōda (hogeita lau urte zituenean) Ikunosuke Mihashi sake-merkatariarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean, bikoteak lehen alaba izan zuen, Tama. 1936an, familiaren negozioak porrot egin zuen eta Kōda Tsukijin likore-denda bat administratzera pasa zen 1938an Mihashirengandik dibortziatu zen arte. Dibortzioaren ondoren, Kōda Tokiora joan zen bizitzera bere aitarekin, alaba berarekin eramanez. Bigarren Mundu Gerran, Kōda aitari bere lanarekin laguntzen dedikatu zen, bere alabak geroago Koishikawa no Ie (小石川の家, "La casa de Koishikawa") eleberrian deskribatuko zuen bezala.
Literatur ibilbidea
1947an, aita hil zitzaion eta Kōda bere lehen lanak idazten hasi zen; bere aitarekin izandako bizitzari buruzko memoria sorta bat, Zakki eta Shūen izenburupean bilduak. Aurrerago, Chichi (父, « Nire aita ») eta Konna koto (こんなこと, «Horrelako kasu bat ») saiakerak argitaratu zituen, esaneko alaba baten eskrituratzat hartuak izan zirenak eta arrakasta kritiko handia lortu zutenak. Hurrengo ipuin, eleberri eta saiakerek emakumeen bizitzak, familia eta Japoniako kultura tradizionala arakatu zituzten. 1949an, Kōdak Misokaze izeneko saiakera bilduma argitaratu zuen, non bere haurtzaroko oroitzapenak kontatzen diren. Hala ere, 1950ean, Yanagibashiren geishen lokal batean lan egin behar izan zuen neskame gisa, baina bi hilabete geroago utzi zuen lan hori, gaixotasun baten ondorioz.
Geishen lokalean bizitako esperientzietan oinarrituta, 1955etik (1956an argitaratua) serializatutako Nagareru eleberria idatzi zuen Kōdak. Lan horrek 3.er Shinchōsha Saria irabazi zuen 1956an, baita Japoniako Arte Akademiaren saria ere 1957an. Yomiuri Saria ere jaso zuen, Kuroi Susorengatik. Japoniako Arte Akademiako kide bihurtu zen 1976an.
Heriotza
1988ko maiatzean, garuneko odoljario baten ondorioz, Kōdak tratamendua jaso zuen. 1990eko urriaren 31n, Ishiokako ospitale batean hil zen, bihotzeko gutxiegitasun baten ondorioz, 86 urte zituela. Bere alaba Tama Aoki eta biloba Nao Aoki, idazleak dira.
Idazlanak
- Kuroi Suso (黒い裾)
- Nagareru (流れる)
- Tou (闘)
- Otōto (おとうと)
- Misokkasu (みそっかす)
- Zakki (雑記)
- Shūen (終焉)
- Soso no Ki (葬送の記)
Erreferentziak
- ↑ «市川ゆかりの著作家 幸田露伴» City of Ichikawa.
Kanpo estekak
- City of Ichikawa ((Japonieraz))
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









