Share to:

Ayşe Sultan

Ayşe Sultan
Bizitza
JaiotzaIstanbul, 1605
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaTopkapı jauregia
HeriotzaIstanbul, 1657 (51/52 urte)
Hobiratze lekuaQ55698720 Itzuli 
Familia
AitaAhmed I.a
AmaKösem Sultan
Ezkontidea(k)Karakaş Mehmed Paşa (en) Itzuli
Ermeni Süleyman Paşa
Nasuh Paşa  (1612ko otsaila -  1614ko urriaren 18a)
Hafız Ahmed Paşa  (1626 -  1632ko otsailaren 10a)
Murtaza Pasha (en) Itzuli  (1633ko otsaila -  1636ko otsaila)
Celep Ahmed Paşa (en) Itzuli  (1639 -  1644ko azaroa)
Voynuk Ahmet Paşa (en) Itzuli  (1645eko martxoa -  1649ko uztailaren 28a)
İbşir Mustafa Paşa  (1654 -  1655eko maiatzaren 11)
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak

Ayşe Sultan (otomandar turkieraz: عائشه سلطان; Istanbul, Turkia, c.1608ibidem, 1656ko maiatza) Otomandar Inperioko printzesa izan zen.[1][2]

Bizitza

Ayşe 1605 eta 1610 artean jaio zen. Historialari gehienek 1608an jaio zela uste duten arren, data oraindik eztabaidatua da hainbat artxibo suntsitu baitziren. Gurasoak Ahmed I.a eta Kösem Sultan izan ziren. Osman II.a, Murad IV.a eta Ibrahim I.aren arreba zen, eta Mustafa I.aren iloba. Otomandar Inperioko printzesarik aberats eta eraginkorrenetako bat izan zela esaten da.[1]

Garai hartan, emakumezko sultanen misiorik garrantzitsuena printzeen etorkizuna bermatzea zen, eta horregatik Ayşek Damat Nasuh Pašarekin, Bisir Handiarekin, ezkondu behar izan zuen 4 urte besterik ez zituenean.[1] Ezkontza ospetsu horrek inperioko emakumerik aberatsenetako bat egin zuen, bere senarra, sasoi hartako gizonik aberatsenetakoa zena, hil ostean, ondasun horren zati handia heredatu baitzuen.[1]

Ayşe Sultan Estatuko politikan eragiteko asmoz hezia izan zen, bere ahizpa Fatma bezala eta bere lau ahizpak ez bezala, Hanzade, Gevherhan,[3] Atike eta Abide. Ayşe bizio handiko emakumea zen eta bere hitzak eragin handia zuen politikan, berarentzat bere neben etorkizun politikoa beste edozer baino garrantzitsuagoa zen.[1]

Historiaren arabera, Ayşe Sultan bere neba Üehzade Kasininen oso gertukoa zen, beste guztien aurrean jartzen zuena eta haren amak bezala, tronurako oinordeko ezin hobea ikusi zuena. Eragin handiko pertsonaiekin izandako hainbat ezkontzari esker, Ayşe Sultanek bere buruarentzat eta bere amarentzat (erregeordetzaren ondoren) instituzioan leku bat ziurtatu zuen.[1]

Hirugarren senarrarekin bi ume izan zituen. Mustafa izeneko seme bat izan zuen, eta haurtzaroan hil zen.

Bere iloba batekin eta bi ahizparekin batera Telli Hümaăah Sultan Ibrahimen ezkontideari zerbitzatzera umiliatu zutelako ere ezaguna izan zen. Ibrahimek uste izan zuen bere maiteari gaizki zerbitzatzen ziotela, eta Edirneren jauregira erbesteratu zituen.[1]

Heriotza

1656ko maiatzean utzi zion artxiboetan aipatua izateari, eta litekeena da urte horretan hil izana. Meskita Urdinean lurperatuta dago, aita, ama eta nebekin batera.[1]

Ondorengotza

Gutxienez, bost aldiz ezkondu zen eta seme bakarra izan zuen. Simon Contarini Veneziako enbaxadorearen esanetan, Ayşek abortuak eta hildakoak baino ez zituen izan:

  • Sultanzade Mustafa Bey (1629 — 1687), Anatoliako gobernadorea. Ez dakigu ezkondu zen edo seme-alabarik izan zuen.

Fikzioan

Muhteşem Yüzyl Kösem telesail historikoan Sude Zülâl Güler aktoreak interpretatu zuen Ayşe Sultan. Nerabe baten papera egin zuen.

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Historia de la Sultana Ayşe» elpensante.com (kontsulta data: 2024-11-06).
  2. (Turkieraz) Sakaoğlu, Necdet. (2024-11-03). Bu Mülkün Kadın Sultanları. Alfa Yayınları ISBN 978-605-171-079-2. (kontsulta data: 2024-11-06).
  3. (Ingelesez) Gevherhan Sultan (daughter of Ahmed I). 2024-09-25 (kontsulta data: 2024-11-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya