Azov Batailoia
| Azov Batailoia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Paramilitarra |
| Herrialdea | Ukraina |
| Jarduera | |
| Honen parte | Ukrainako Guardia Nazionala |
| Historia | |
| Sorrera | 2014ko maiatzaren 5a |
| webgune ofiziala | |


Azov Batailoia (ukraineraz: Батальйон «Азов») Ukrainako eskuin-muturreko unitate militarra da, ukrainar eta kroaziar jatorriko boluntario neonaziz osatua. Ukrainako Barne Ministerioaren menpe daude, Ukrainako Guardia Nazionalaren barruan, Ukrainako Indar Armatuen erreserban. Supremazismo zuria defendatzen dute. Egoitza Mariupol hirian dute, Azoveko itsasoan.[1][2] Taldean 900 paramilitar inguru dira.
Historia
Taldea 2014ko maiatzaren 5ean sortu zen, Mariupol hirian. Partaide gehienak eskuin-muturreko taldeetako militanteak dira; besteak beste, Pravy Sector eta Svoboda alderdietako kideak. Azov Batailoiak partaidetza aktiboa izan du Donetskeko Herri Errepublikaren miliziei aurre egiten, bertako herritarrak kanporatzen, ondasunak arpilatzen, baita haiek bortxatzen eta torturatzen ere, NBEk aitortu bezala.[3]
Finantza-sare garrantzitsuak ditu taldeak, Igor Kolomoiski sektore elektrikoko oligarka ukrainarra kasu. 2018an, AEBetako Kongresuak, batailoiak nagusitasun zuriaren aldeko ideologia zuela-eta, esleipenen lege-proiektu bat onartu zuen, Camp Azovi laguntza militarra ematea debekatzen zuena. Hala izanik ere, Azov Batailoiko kideak Espainiako armak eskuetan ikusi izan dira bederen.[4]
Errusiaren inbasioa zela-eta, 2022an, Europa osoko neonaziak taldean sartu ziren eta borroka egiteko bertaratu ziren.
Ideologia
Hauek dira ezaugarri batzuk, nahiz eta batzuek publikoki ezeztatu:
- Supremazismo zuria: "Ukrainaren helburua munduko arraza zurien buru izatea da, behe-arrazen aurkako azken gurutzadan". Hitzak Andriy Blietskyrenak dira, taldearen ideologoa.[5]
- Ijitoen aurkako errepresioa.
- Homosexualen aurkako jarrera bortitza.
- Gerran zibilen ebakuazioa oztopatu nahi dute, horiek giza ezkutu gisa erabiltzeko. Dirudienez, jende arruntak beldur die.
- Nazien estetika erabiltzen dute: agur nazia eginez eskua altxatzea, svastikak, etab.[3]
Sinboloak

Batailoiak wolfsangel erruna janzten du[3] eta neonazien Eguzki Beltza (Schwarze Sonne alemanez), Ukrainako banderaren koloreekin. Errunak naziekin sarritan lotu dira. Dena dela, Azov Batailoikoek neonaziak ez direla diote, nahiz eta 2014an taldearen bozeramaile batek aitortu zuen batailoiko kideen %10-20 bitarte neonaziak zirela.[6][7]
Ekintzak
Batailoiko kideek Donetskeko Herri Errepublikako milizien aurkako borroketan parte hartu dute, Mariupolen adibidez. Halaber, 2022ko Ukrainako inbasioan, errusiarren aurka aktiboak izan dira, eta haienganako gorroto handia erakutsi dute.[8]
Erreferentziak
- ↑ https://www.thenation.com/article/politics/congress-has-removed-a-ban-on-funding-neo-nazis-from-its-year-end-spending-bill/
- ↑ https://www.bbc.com/news/world-europe-28329329
- ↑ a b c (Ingelesez) Geopolitics101. (2022-03-15). «Why is the West Silent About Ukrainian Neo-Nazi Movements, Azov Battalion, & Bandera Legacy?» Covert Geopolitics (kontsulta data: 2022-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-04-19). «Batallones paramilitares en Ucrania: ¿Qué hará la OTAN con «sus hijos de puta»?» naiz: (kontsulta data: 2022-04-25).
- ↑ https://www.niusdiario.es/internacional/europa/regimiento-batallon-azov-polemico-paramilitar-nazi-integrado-fuerzas-armadas-ucrania_18_3294649658.html
- ↑ https://www.theguardian.com/world/2018/mar/13/ukraine-far-right-national-militia-takes-law-into-own-hands-neo-nazi-links
- ↑ https://web.archive.org/web/20190701091151/https://ottawacitizen.com/news/national/defence-watch/ukrainian-unit-accused-of-neo-nazi-links-wants-canadas-help
- ↑ https://www.europapress.es/internacional/noticia-ucrania-asegura-destruido-compania-carros-combate-matado-40-rusos-cerca-mariupol-20220307195654.html
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









