Share to:

Aztnugal

Aztnugal hitza "Laguntza" alderantziz idatzita da. 2011ko urtarrilaren 21ean, “Aztnugal” idatzi zuen Jon Patxi Arratibel "Xafan"ek bere deklarazioan, eta torturaren aurkako sinbolo bilakatu zen.[1] Inkomunikaziotik egindako laguntza-deia zen, 5 egun arteko epea, atxilotua Poliziaren edo Guardia Zibilaren menpe egon daitekeena, kanpoaldearekin harremanik izan gabe.[1]

Gertakizunak

Urtarrilaren 18ko Guardia Zibilaren operazioan atxilotu zituzten Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Zabala, Xabier Beortegi, Gorka Mayo eta Arratibel bera Nafarroa Garaian. Inkomunikazio denboran, gehienek torturatu egin zituztela salatu zuten operazioa agindu zuen Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aurrean.[2] Arratibelek erakutsi zion autoinkulpazio dokumentuan “laguntza” idatzi zuela alderantziz, baina ezikusiarena egin eta Beortegi ez beste guztiak zigortu zituen.[3]

Arratibel eta besteak espetxeratu egin zituzten, eta berehala, abokatuen bitartez, laguntza-erreguarekin batera zegoen zirriborro hori egin zuela jakin eta egiaztatu ahal izan zen. Hala ere, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean tortura-kontakizun gogorra egin bazen ere, salaketa artxibatu egin zuten. Horregatik, Jon Patxi Arratibelek bere kasua Estrasburgoraino eramatea erabaki zuen.[1]

Salaketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira iritsi zen, eta horrek Espainia zigortu zuen torturak ez ikertzeagatik. 2021ean hirugarrenez zigortu zuen Estrasburgok Espainia. Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministro izendatu zuten handik urte gutxira.[3]

Aztnugal sumarioa

Izen hori hartu zuen nafarren aurkako 4/2014 sumarioa. Fiskaltzarekin akordio bat lortu ondoren, bi urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, baina ez zuten bete beharko, behin-behineko espetxealdian egon zirelako. Zigor hori onartu arren, auzipetuek adierazi zuten jasandako torturak salatzen jarraituko zutela. Ekintza errepresiboak, ordea, Streisand efektua izan zuen, eta torturaren salaketa isilarazi beharrean, antzeko muralak margotu zituzten Euskal Herriko herri askotan, baita beste herrialde batzuetan ere.[1] Beste ondorio bat Estrasburgoko Auzitegiak behin eta berriro Espainia zigortu zuela torturak ez ikertzeagatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya