Share to:

B3 bitamina

B3 bitamina hiru forma dituen bitamina-familia da. Hiru osagai ditu: azido nikotinikoa, nikotinamida eta nikotinamida erribosidoa. B3 bitaminaren hiru formak gorputz barruan nikotinamida adenina dinukleotido (NAD) bihurtzen dira. NAD beharrezkoa da giza bizitzarako eta gizakiak ezin du bere gorputzean egin B3 bitamina edo triptofano gabe.

Niacin structure Nicotinamid Nicotinamide-beta-riboside
Azido nikotinikoa Nikotinamida Nikotinamida erribosidoa
B3 bitaminaren hiru formak

Niazina edo B3 bitamina?

Arazo terminologiko baten aurrean gaude nahasmendua sor dezakeena. Izan ere, jatorriz azido nikotinikoari niazina esaten zitzaion eta niazinamida nikotinamidari, baina gizartean eta estatu batzuetan B3 bitaminari ere niazina esaten zaio. Hainbat nazioarteko erakundek, Munduko Osasun Erakundeak eta AEBetako FDAk besteak beste, niazina terminoa B3 bitaminarentzat soilik gordetzea onetsi dute[1][2]. Gurean ere ohikoa da niazina esanahi horretan erabiltzea[3][4].

Funtzioak

B3 bitamina funtsezko giza nutrientea da. B3 bitaminaren-gabezia larriak pelagra eragiten du eta gabezia arinak metabolismoa moteltzen duen bitartean tolerantzia hotza gutxituz[5]. Niazinaren gabezia oso gutxitan ikusten da herrialde garatuetan, eta ohikoagoa da pobreziarekin, desnutrizioarekin edo alkoholismo kronikoaren ondoriozko desnutrizioarekin lotzea.

Bitamina honek zenbait hormona esteroideen sintesian parte hartzen du (giltzurrungaineko guruinek jariaturikoak).

Bestalde, NAD eta NADP koentzimen molekula aitzindaria denez, funtsezkoa da gluzido, lipido eta protidoen prozesu katabolikoetan.

Gibelak triptofano aminoazido esentzialetik abiatuta sintetiza dezake niazina, baina sintesia izugarri motela da eta B6 bitamina behar du; 60 mg triptofano behar dira B3 bitamina miligramo bat egiteko. Hortaz elikagaien bidez eskuratu behar da: legamietan, onddoetan, frutan, lekaleetan, esnean, gibelean eta okelan, besteak beste

Beharrizanak

Gomendatutako dosia, egunero, adina eta egoeraren araberakoa da: 2-12 mg umeengan, 14-16 mg helduengan eta 18 mg haurdun dauden emakumeengan.

Erabilera terapeutikoa

Larruazaleko lehortasuna eragiten duenez, niazina pomada moduan erabiltzen da aknearen aurkako tratamenduan, erabilera topikoan.

Erreferentziak

  1. World Health Organization, ed. (2004). Vitamin and mineral requirements in human nutrition. (2nd ed. argitaraldia) World Health Organization ; FAO ISBN 978-92-4-154612-6. (kontsulta data: 2026-04-05).
  2. (Ingelesez) Program, Human Foods. (2024-10-01). «Guidance for Industry: Converting Units of Measure for Folate, Niacin, and Vitamins A, D, and E on the Nutrition and Supplement Facts Labels» www.fda.gov (kontsulta data: 2026-04-05).
  3. Arantza, Lorenzo. (1997-09-01). «Bitaminak: bizitzako txinpartak» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2026-04-05).
  4. B3 bitamina eta kolesterola | Consumer. 2008-03-13 (kontsulta data: 2026-04-05).
  5. (Ingelesez) Hegyi, Juraj; Schwartz, Robert A.; Hegyi, Vladimír. (2003-12-24). «Pellagra: Dermatitis, dementia, and diarrhea» International Journal of Dermatology 43 (1): 1–5.  doi:10.1111/j.1365-4632.2004.01959.x. ISSN 0011-9059. (kontsulta data: 2026-04-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya