Share to:

Bai Horixe

Bai Horixe
Deskribapena
Atalak30 ikastunitate
Produkzioa
Iraupena30 minutu (ikastunitateko)
KateaETB 1, ETB 2, TVE 2

Bai Horixe HABEk sortu eta Euskal Telebistak emandako euskal telesaila da, Juan Miguel Gutierrezek zuzendua. Euskara ikasteko eta bideoz grabatutako lehenengo programa izan zen, eta Euskal Telebistak jarraituki emandako lehenengo telesaila. Gainera, aktore euskaldunekin grabatu zen, eta zuzeneko soinua erabiliz. Telesailarekin batera, Bai Horixe: Euskara Ikasteko Lehenengo Urratsa liburuak sortu zituen HABEk.

Bai Horixe argitaratzean, baliabide berri bat jarri nahi izan zuen HABEk euskara ikasten eta irakasten ari zirenen eskuetan. Baliabide berria, sortu berria zelako eta teknika berriez egina, gizarte berriak eskatzen zuenaren arabera. Eta horrexek hain zuzen egiten zuen, berria ez ezik, bizia eta erakargarria ere, eraginkorra eta askotarikoa.

Talde zabal baten ia lau urteko (1985-1988) lanen emaitza izan zen, euskara ikasten hasten zirenei lehen urratsetan laguntzeko moldatua: hasi ez hasi zebiltzanak bultzatzeko, hasiberriei aurrera eragiteko, eta aurreraxeago zihoazenei arnasa berria emateko.

Hala ere, ez zen erabateko metodoa, baizik euskara ikasten hasteko lehen bultzada. Guztira, 30 saiok osatzen zuten Bai Horixe bideo programa. Saio bakoitza ordu erdikoa zen eta bost atal nagusi zituen:

  1. Mintzagaia, bost minutuko filma, sarrera gisa eta landu beharreko edukiak aurkezteko.
  2. Hiztegia, hitzen esanahia eta erabilera azaltzeko.
  3. Landuz, gramatikaren arloa lantzeko.
  4. Esamoldeak, esamoldeak eta haien testuinguruak lantzeko.
  5. Istorioa, bost minutuko bideoa, errepasoa egiteko.

Antzezleak


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya