Baioneta


Baioneta arma zuri bat da, oso zorrotza, fusilaren kanoiaren muturrari jartzen zaiona, aurrez aurre borrokatzeko. Horrela, larrialdi fusila lantza moduan erabil daiteke, muturreko egoeran bada ere. Kontuan hartzekoa da hasierako fusil eta mosketeak kargatzeko denbora asko behar zela, eta aurrez aurreko borroka saihestea zaila zela XX. mendea baino lehenago.[1]
XVII. mendetik XIX. mende arteko baionetarik arruntena kubo erakoa zen, hiruki formako aizto bat zuen zilindro metaliko huts batean zetzana, mosketeetan bereziki erabiltzen zena. XX. mendean, aizto edo sastakai bat izatera pasa zen, armari jar zekiokeena baionetatzat erabiltzeko. Kasaka gorriak ziren arma hori erabiltzeko prestaturiko soldadu gutxietako batzuk.
Izena Baiona hiriaren izenetik datorkio, bertan asmatu baitzen.[1][2]
Historia

Baionetaren erabilera jada eztabaidatua izan zen XIX. mendearen bigarren erdialdetik, alferrikakotzat jotzen baitzen, fusilaren su potentzia handiagoa zenez, baita soldadu erabiltzaile berarentzat ere arriskutsua. Lehen Mundu Gerran erabiltzen segitu zen arren, Bigarren Mundu Gerran haren erabilera oso anekdotikoa izan zen, baina, hori bai, ikuspuntu ezberdinetatik ikusita. Bigarren Mundu Gerran, Europan oso gutxi erabili zen; aldiz, Ozeanian, AEBetan eta Japonian hil arte borrokatu ziren bala eta baionetekin, Ozeano Bareko uharte baliotsuengatik.
Dena dela, bi garai ezberdin alderatuz gero, XIX. mendearen erdialdea eta XX. mendearen erdialdea, argi geratzen da baionetaren erabilerari dagokionez dagoen diferentzia handia. Lehen garaian, hildako guztien erdia gutxienez, arma zuriagatik hiltzen zen. Bigarren garaian, berriz, baionetaz hildakoak, hildako guztien % 5 baino ez ziren.[1] Gaur egun, baioneta borrokako esgrima teknika oraindik gorputz militar askotan irakasten da, estatubatuar marineetan esaterako, borrokarako prestatze psikologiko bikaina da, nahiz eta borroka teknika hori erabiltzeko aukera askorik ez dagoen. Edonola ere, oraindik orain oso erabilia da desfile eta zeremonia arma gisa.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Baionako baioneta» Argia (kontsulta data: 2021-11-26).
- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «baïonnette de Bayonne ville où cette arme fut d'abord fabriquée - LAROUSSE» www.larousse.fr (kontsulta data: 2021-11-26).
Kanpo estekak
- Baionetari buruzko artikulua, Argia astekarian.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









