Share to:

Bakar Etxea

Bakar Etxea
 Monumentu historikoa
Bakar Etxearen irudia, eta ezkerrean Mauresque Etxea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaHendaia
Koordenatuak43°21′36″N 1°46′37″W / 43.360067°N 1.776925°W / 43.360067; -1.776925
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1893
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA64000077

Bakar Etxea (frantsesez Bakhar Etchea) Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen etxe bat da. Pierre Loti frantziar idazle ospetsuaren bizilekua eta hilekua izan zelako ospetsua da.

Lapurdiko monumentu historikoen zerrendaren barnean sailkatua dago.

Kokalekua

Txingudi badiaren ertzean dago, Arrantzaleen karrikaren 2-4 zenbakietan dago, Mauresque Etxearen alboan, Herrigunearen azpian eta antzinako portua zenaren eremuan. Aurrez-aurre Hondarribia begi bistan du.

Historia

1893an bertan Pierre Loti frantziar itsas gudarosteko ofiziala eta idazle ospetsua bizitzen jarri zen, Hendaiako ontzi estazioaren agintari izendatu baizuten, handik gutxira Frantziako Itsas Gudarosteak Hendaiako portuan kokalekua zuen Jamelo kanoiontziaren agintaritza eman zion, honela bere literatura lanak idazten jarraitzeko behar zuen adina astia izan zezan. 1899an idazleak etxeari Bakhar Etchea izena eman zion, alegia, bakartiaren etxea. 1903an etxea erosi eta berez nahiko apal eta sotila zen etxeari euskal arkitektura estiloa eman eta garaiko bere gonbidatu ospetsuei behar bezala harrera egiteko erosotaunak gehitu zizkion.

Lotik etxea maite zuen oso, etxeko bere lekurik kutunena dorre nagusian dagoen eta bere lantokian zen bulegoa zen. 1923an bertan zendu zen.

Ikus gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya