Share to:

Balar

Balar
Irlandar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaBuarainech (en) Itzuli


Balar edo Balor, irlandar mitologiako pertsonaia da, Deabruen Erregea ere deitua. Fomoré izeneko jainkoen arrazakoa zen.[1]

Bekokian begi bat zuen eta burezurraren atzealdean beste begi gaizto bat, itxita eduki ohi zuena. Irekitzen zuenean, bere begirada hilgarria zen arreta jartzen zuenarentzat. Begirada hori tximista zen.

Balor izena aitzin zelta hizkuntzatik datorrela uste da, *Boleros hitzetik eta "distira egiten duena" esan nahi du.[2]

Lugek Balar hil zuenekoa

Balarrek Tuatha Dé Dannanen erregea, Nuada, hil zuen Magh Tuiredheko Bigarren Batailan. Lugek, Nuada mendekatu nahian, Balarrengana hurbildu zen (Nuada hil ondoren, haren begi gaiztoa itxi egin zen berriro). Gerturatzen ari zitzaiola ohartzean, berriro irekitzen saiatu zen. Baina Lugek bizkorrago jo zuen, habailarekin harri bat jaurti zion eta begi gaiztoan eman zion, burezurra zeharkatuz. Balar berehala hil zen.[1]

Balar, Lug-en amaren aldeko aitona zen, hala ere, bere eskuetan hil zen.[1]

Bere historiaren beste bertsio batzuk

Ipuin irlandar batek bere heriotzaren beste bertsio bat kontatzen du. Druida batek iragarri zion Balarri biloba batek hilko zuela. Balarrek alaba bakarra zuen: Ethniu, Ethné ere deitua, dorre menderaezin batean giltzapetu zuena. Dorrea Tory uharteko harkaitz iristezin baten tontorrean eraikia zegoen. Hamabi emakume eman zizkion lagun, eta haien helburu zen Ethnék munduan gizonik bazela jakin ez zezan .

Ethné preso hazi zen, eta bere lagunek ez zioten sekula gizonei buruz hitz egin. Bere dorretik itsasontziak pasatzen ikusi zituen eta inguruko emakumeen itxura ez zuten izakiek gidatzen zituztela ikusi zuen. Misterioa azaltzeko eskatu zuen, baina bere kideek uko egin zioten.

Irlaren parean, Irlandako kostaldean hiru anaia bizi ziren: Gavida, Mac Samhtainn eta Cian, Mac Kineely (Kineelyren semea) abizena zutenak. Lehena errementaria zen, eta hirugarrenak behi bat zuen, eta behi horren esnea hain zen ugaria, ezen denen inbidia pizten baitzuen. Balarrek lapurtu egin nahi izan zuen, eta horretarako, behia hiru anaietako batek bakarrik gordetzen zuen unean agertu zen burdinolan. Anaia zaindariak, Balarren eskuetan utzi zuen behia arduragabeki eta balarrek berehala bere uhartera eraman zuen.

Mac Kineelyk mendeku hartu nahi izan zuen, eta, druida baten eta bere familarraren edo Leanan sídheleannán sídhe-ren laguntzaz (Biróg izenekoa), Ethne zegoen dorrera joan zen, emakumez mozorrotuta. Asiloa eskatu zuen dorrean, eta, eman ziotenean, Biróg-ek Ethnéren hamabi lagunak lokartu zituen. Esnatu zirenean, emakumea eta emakumez mozorrotutako gaztea desagertuak zirela ikusi zuten. Ethné haurdun geratu zen eta hiru haur izan zituen. Balarrek maindire batean bildu zituen, eta maindirea orratz batez lotu ondoren, itsas amildegi batera jaurtitzeko agindu zien.

Amildegirako garraioan, orratza izaratik askatu zen, eta haurretako bat uretara erori zen. Hantxe zegoen maitagarria, eta berak jaso zuen. Beste bi anaiak hil egin ziren, baina bizi izan zena errementari baten esku utzi zuten, harek hezi zezan. Balarrek mendeku hartu zuen Mac Kineelyri burua moztuz. Bere anaia, Gavida errementaria, eta errementari izateko ikasten ari zen haurra, Balarrentzat lan egitera pasa ziren. Egun batean Balar sutegira joan zen eta bere balentriez harrotzen hasi zen, errementari gazteak sutan gorritzen ari zen barra bat hartu eta atzetik Balar joz bere begi gaiztoan sartu zuen berehala hilez. Errementari gaztea Mac Kineelyren semea, Lug zen.

Antzeko pertsonaiak

Zentzu batzuetan, Balar irlandarra Yspaddaden (Ysbadadden) galestar mitologiako erraldoiaren antzekoa da, Olwen dontzeilaren aita erraldoia da Culhwch eta Olwenen Mabinogion istorioan. Hala ere, bi erraldoien artean lotura zuzenik dagoen argi ez dagoen arren.[3]

Erreferentziak

  1. a b c britannica.com. Balor. .
  2. (Gaeleraz) Ó hÓgáin, Dáithí (1991). Myth, Legend & Romance: An encyclopaedia of the Irish folk tradition. Prentice Hall. 43–45. or. ISBN 9780132759595.
  3. (Ingelesez) Balar of the Dreadful – Nightbringer.se. (kontsulta data: 2026-07-10).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya