Baphomet

Baphomet (Erdi Aroko latinez: Baphometh, Baffometi; okzitanieraz: Bafometz), Bafomet, Bafumet, Bafometo edo Baffometo ere deitua, Tenpluko Ordenarekin lotutako idoloa da, denboraz, Kristautasunaren aurkako ikur bihurtu dena. Satanismoak zein Satanen Elizak sinbolotzat hartzen dute[1].
Deskribapena

Numena izan zitekeen Baphomet bi adar txikiez buru bizardun bat zen. Kristauek deabruarekin lotu zuten eta Tenpluko Ordenaren aurka erabili zuten, haren bidez, deabruarekin harremanak zituztela erakusteko.[2] Onarpen hori torturen bidez lortu zituzten. 1854an Eliphas Lévi okultista frantsesak Dogme et rituel de la haute magie liburua argitaratu zuen eta haren ondoren Baphometen irudia oso manipulatua izan da, akerrarekin zein Satanekin lotuz, baina berez ez zuen loturarik.
Jatorria
Baphometen jatorria azaltzeko hipotesi desberdinak landu dira:
- Mahoma izenaren okzitanieraren bariantea da. Heretiko gehienak Okzitanian bizi ziren eta han horrela esaten da. Aldi berean, frantsesez "Mahomet" eta katalanez "Mafumet". Ideia honen alde garaiko testuetan hitza agertzen zenean ez zen inongo azalpenik ematen, inguruan hitz oso ezaguna izango balitz bezala.
- Beste iritzien arabera Jesusen irudia izango litzateke.
- Batzuen ustez Joan Bataiatzailearen benetako burua izango litzateke.
- Etimologikoki grezieraz saiatu dira haien sustraiak bilatzen eta horren arabera "jakinduriaren batailoa" izango litzateke. Hipotesi honek okzitanierazko jatorriaren aurka joango litzateke.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Italieraz): "Il Baphomet: l'idolo dei Templari".
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









