Baptiste Chouzenoux
| Baptiste Chouzenoux | |||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) | |||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Baiona, 1993ko abuztuaren 7a (33 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala bigarren lerrokoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
| Pisua | 107 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 201 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Baptiste Chouzenoux (Baiona, 1993ko abuztuaren 7a) lapurtar errugbilaria da, hirugarren lerroko hegal moduan aritzen dena. 2024tik Top 14ko Aviron Bayonnais taldean jokatzen du.
Bizitza
Baptiste Chouzenoux Baionan jaio zen 1993ko abuztuaren 7an. Etxetik zetorkion errugbia; aitak jokatu zuen, aitona zalea zen, eta Thomas anaiak ere jokatzen du. 6 urterekin sartu zen Aviron Bayonnaisen faktorian, eta 2014-15eko denboraldian iritsi zen lehen taldera. 2016-17koan 22 partida jokatu zituen Top14an, baina Baiona jaitsi egin zenez, taldea utzi zuen.[1]
Racing 92k deitu zuen, eta Chazenouxek ezin izan zuen ezetzik esan. 2017-18 denboraldian, 28 partidatan hartu zuen parte, eta horietatik hamazazpitan aritu zen hasieratik.[2] Ez zuen meritu makala hainbeste jokatu izanak, talde gutxik baitzuten Racingek adinako ahala hirugarren lerroko postuan. Bere aurretik zeudenak, Le Roux, Nyanga, eta Lauret, ibilbide luze eta eskarmentu handiko jokalariak baitziren.[1]
Parisko taldean 7 denboraldiz jokatu ostean, 2024-25ekoan Baionara itzuli zen.[3]
Ibilbidea
- 2014-2017 : Aviron Bayonnais
- 2017-2024: Racing 92
- 2024- : Aviron Bayonnais
Palmaresa
Racing 92
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- finalista: 2018, 2020[2]
Erreferentziak
- ↑ a b Magro Eizmendi, Imanol. Lekuko hutsak baino gehiago. Berria, 2018ko maiatzak 11, berria.eus (kontsulta data: 2026-5-4).
- ↑ a b Baptiste Chouzenoux. allrugby.com (kontsulta data: 2026-5-4).
- ↑ Berastegi, Iñaki. Beste urrats bat egiteko garaia. Berria, 2024ko irailak 7a, berria.eus (kontsulta data: 2026-5-4).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









