Barbotina

Barbotina (frantsesezko barbotine hitzetik ekarria), engobe, ahia edo buztin eta ur nahasketa mota bat da, loditasun buztintsu edo ia likidoa izan dezakeena. Normalean buztingintzan erabiltzen da, aurretik landutako zeramikazko pieza baten zatiak batzeko, tornuan edo eskuz ekoitzitakoak.
XIX. mendetik, portzelanak apaintzeko ere erabili izan da, "Barbotinazko dekorazioa" deritzon metodoarekin. DLEk galizismoa berresten du eta buztinezko ahia, kaolinarekin lotzen du, likidotua edo kola bezala erabilia izateko. Dekorazioa berriz, eskuz, pintzelarekin edo moldearekin egin.[1]
Barbotina, ontziaren hondoan eratzen doan ur eta buztin nahasketari ere deitzen zaio, non buztingileak, behin eta berriz, bere eskuak bustitzen dituen torneaketa prozesuan marruskadura gutxitzeko.
Lokatz horrek hainbat izen jaso ditu geografiaren arabera: limarcha, Nafarroan; alimoja, Espainiako Levanten; limoha lokatza, Malagan; lemoxa, Almerian; llamosa, Valentzian; "Sugarra", Ibizan; "Llemuja", Quarten eta palpasa Andujar.
Zenbait iturriren arabera, k.a.III.mendean erabili zen gehien, errenaniar zeramikan, moldeatutako dekorazioa ordeztuz eta, jada, mahuka mota bat erabiliz, "ontzi lauen ertzak lore txikiekin eta beste diseinu batzuekin apaintzeko".[2]
Industriaren bilakaera

Zeramika industrian sartu eta piezak itsasteak ekarri dio barbotinari (uretan disolbatutako buztina) beste osagai batzuk eranstea, buztina lotzeko eta buztin-pastaren partikulak sakabanatzea eragiteko. Hala nola, emultsio bat eratuz, eta emultsio hori luzaroan mantenduz
Ligatzeko ('levigar' edo 'deflocular'), nahasketari elektrolito bat gehitzen zaio; hala nola sodio silikato disolbagarria, sodio karbonatoa ('Darvon' bezala ere ezagutzen dena) edo azido tonikoa.
Zeramika-industriaren eta piezak itsastearen kasuan, barbotinak ez du inoiz pikorrik izan behar, eta haren dentsitatea zertarako erabiltzen den, horren araberakoa izango da. Beraz, hura neurtzeko metodo zehatzak erabiltzen dira, piezaren hormaren lodieraren, piezaren tamainaren, itsaste denboraren, zeramika-ore motaren eta beste faktore batzuen arabera.
Formulak
Barbotina lortzeko formulazio oso desberdinen artean, honako konposatu hau presta daiteke –1040 °C-ko egosketa-tenperaturarako–:
- %80 buztina
- %10 kaltzio karbonatoa (CaCO3)
- %10 kuartzoa
- %0,15 sodio silikatoa (Na2SiO2)
- %0,15 sodio karbonatoa (Na2CO3)
Edo gramoka adierazita:
- 800 g buztin
- 100 g kaltzio karbonato
- 100 g kuartzo
- 1,5 g sodio silikato
- 1,5 g sodio karbonato.
Garrantzitsua da nahastea egiten den bitartean erantsitako urak ez gainditzea produktu lehorren pisuaren % 45.[3]
Erreferentziak
- ↑ «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Barbotina» tesauros.mecd.es (kontsulta data: 2021-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «barbotina» Tesauro de Arte & Arquitectura (kontsulta data: 2021-05-05).
- ↑ «El barro y yo: ► Barbotina» El barro y yo (kontsulta data: 2021-05-05).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









