Barrabas

Barrabas (arameraz Bar Abbâ ( בר-אבא), aitaren semea) Itun Berriko fikziozko pertsonaia da. Testuetan azaltzen denez, Barrabas "preso ospetsua" zen[1] eta, Lukasen eta Markosen Ebanjelioen arabera, matxinada batean parte hartu zuen non homizidio bat gertatu baitzen.[2] Jesus Nazaretekoaren prozesuan Pontzio Pilatosek, preso bat askatzeko Pazkoako ohiturari jarraituz, bilduta zegoen jendetzari bata ala bestearen askatasunaren artean hautatzeko eskatu zion. Jendarteak Barrabasen askatasuna aukeratu zuen, eta hala, Jesusen heriotza erabaki zen.
Antisemitismoa
Mendez mende Barrabasen pasartea juduen aurka jokatzeko erabili izan da. Kondaira horren arabera, judu herriak berak erabaki zuen Jesusen heriotza eta, hortaz, horren ardura izan zuen.
Maccobyren teoria
Barrabasen historia nondik datorren ez dago batere garbi. Hyam Maccoby ikertzaile juduak hipotesis bat landu du hori azaltzeko. Maccobyren ustez Barrabas Jesusen izengoitia zen; haren otoitzak egiten zituenean beti "aita" hitzarekin hasten zen, hau da, "Abba", eta hortik izengoitia. Haren arabera, jendartea "Bar Abba" garrasika Pilatosengana joan zenean, berez, Jesus presoaren askatasuna eskatzen ari zen. Teoria hori indartzeko, hainbat eskuizkribu erabili izan dira, besteak beste, Origenesek erabilitakoak: hor, "Barrabàs" Iesous Ton Barabban, Jesus Bar Abba edo Jesus Aitaren Semearen etorrera iragartzen zen. Beraz, Barrabas Jesus bera zen eta sortutako kondaira itzulpen oker baten ondorioa izan liteke.
Barrabas fikzioan
Itun Berritik at, fikzioaren ikuspuntutik Barrabas oso pertsonaia esanguratsu eta sinbolikoa izan da eta interpretazio ugari izan ditu. Literaturan, zineman, musikan, sarritan erabili da.
Barrabas literaturan
- Pär Lagerkvist: Barabbas. Estokolmo: Albert Bonniers Förlag argitaletxea, 1950. Zinemako bertsioak eleberri horretaz oinarritu dira.
- Arturo Uslar Pietri: Barrabás y otros cuentos. 1928. Bartzelona: Bruguera, 1983. ISBN 10: 8402059155.
- Sean Young: Barrabas. Boveda, 2011. ISBN 9788493743055.
Barrabas zineman
- Barabba (Barabbas) (1953). Suediako ekoizpena. Zuzendaria: Alf Sjöberg.
- Barabba (Barabbas) (1961). Italiako ekoizpena. Zuzendaria: Richard Fleischer.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Jn 18, 40)
- ↑ (Mc 15,7; Lc 23,19)
- ↑ http://www.filmaffinity.com/es/film210592.html
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Ikuspuntu erlijiosoa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









