Basamortuko oti
| Basamortuko oti | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Orthoptera |
| Familia | Acrididae |
| Generoa | Schistocerca |
| Espeziea | Schistocerca gregaria Forsskål, 1775 |
| Banaketa mapa | |

Basamortuko otia (Schistocerca gregaria) Orthoptera ordenako matxinsalto espezie bat da. Intsektu honen izurriteek kalte handiak sortzen dituzte Afrikako, Asiako eta Ekialde Hurbileko laboreetan. Nekazaritzan eragindako kalte horiek mendetan ezagutu dira; eta, gaur egun, mundu osoko gizakien % 10 inguruk intsektu horren kalteak pairatzen ditu.
Izurriteak historian
Intsektu hauen galerak historikoki jaso izan dira. Biblian eta Koranen agertzen dira, esaterako. Intsektu horiek Etiopian hainbat goseteren larritasuna handitzen lagundu dutela dokumentatu da baita ere mendeetan zehar. XX. mendean, izurrite hau 1926-1934, 1940-1948, 1949-1963, 1967-1969 eta 1987-1989 urteetan gertatu zen. Kasu gehienetan aurretik zeuden janaria eskasiak areagotu zituzten.
Eragiten dituen kalteak
Espezie hau Schistocerca generoko espezieek sortutako izurrien arteko arriskutsuena da, azkar hegan egiteko eta distantzia luzeetara migratzeko duen gaitasunaren ondorioz. Urtean bi eta bost belaunaldi artean izaten ditzake. Etiopia (Tigray) eta Eritrearen iparraldeko altuerek espeziearen mugimenduak moteldu egiten dituzte Itsaso Gorriaren kostaldeko ugaltzeko guneetara. Izurrite potentziala Ekialdeko Afrikan sortzen da. Ekiditeko Eritrean eta Sudanen eragin behar da (Jahn 1993). 2004ko izurriak laborantza galera handiak eragin zituen Mendebaldeko Afrikan eta eragin negatiboa izan zuen eskualdean elikagaien segurtasunean. Espezieak bera bakarrik goseteen arduradun bakarra ez izan arren, egoerak okertzen asko laguntzen du.
Galerak laboreetan
Oti honek bere gorputz masaren gutxi gorabehera baliokidea kontsumitzen du egunero (2 gramu) landaretza berdearekin: hostoak, loreak, azala, zurtoinak, fruituak, haziak. Uzta guztiak eta uzta ez duten landareak arriskuan daude, besteak beste, Pennisetum glaucum, arroza, artoa, sorgoa, azukre-kanabera, garagarra, kotoia, fruta arbolak, Datil-palmondoak, barazkiak, belarra, akazia, pinua, banana. Gainera, intsektu honen kakak toxikoak dira gelditzen diren janariak jateko ezinezkoak gisa utzirik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Arazoaren segimendua FAOren webgunean.
- (Ingelesez):Izurrite hauen aurkako gerra biologikoaren eskuliburua.
- (Ingelesez):Israelen grabatutako bideoa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









