Basilio Boioanes
| Basilio Boioanes | |||
|---|---|---|---|
1017 - 1027 ← Leon Tornikio Kontoleon - Kristobal Burgaris → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | ? | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | ? ( urte) | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | ofizierra | ||
| Zerbitzu militarra | |||
| Adar militarra | Bizantziar armada | ||
| Gradua | jeneral | ||
Basilio III.a, Boianes deitua, (grezieraz: Βασίλειος Βοϊωάννης, italieraz: Basilio Bugiano) Italiako katapana izan zen 1017tik 1027ra, eta bizantziar jeneral oso garrantzitsua. Bere agintean zehar Bizantziar inperioak berriro ere Italiako hegoaldean indarra hartzea lortu zuen, mendeak gainbeheran egon ostean. Normandiar abenturazaleak sartu zituen botere egituratan, denbora pasata eurak izango zirelarik bizantziar aginte horren jagoleak.
Agintea
Bere izendapena 1017an egin zuen Basilio II.a Bulgaroktonoak eta momentuan bertan eskatu zizkion Konstantinoplari Melo Barikoak eta normandiar mertzenarioek piztutako matxinadaren aurka borrokatzeko errefortzuak. Eskaerari men egin zioten eta elitezko Baregoen Guardia bidali zuten Italiara. Bi armadak Ofanton aurkitu ziren, Cannaetik gertu. Leku horretan bertan K. a. 216. urtean Bigarren Gerra Punikoan Cannaeko gudua gertatu zen, non Hanibalek Gaio Terentzio Mario Varron eta Luzio Emilio Paulok gidatutako armada garaitu zuen. Cannaseko bigarren guda honetan Basilio Boioanesek garaipena lortu zuen era berean.
Boioanesek bere nagusitasuna ezarri zuen eta Apeninoen bidea babesten zuen gotorleku handia eraiki zuen, Apuliako sarrera babestuz. Troiako hiri-harresia, Asia Txikiko hiriaren ondorioz hala deitua, 1019an bukatu zen eta Boioanesek berak zuzentzen zituen normandiar tropak jarri zituen. Laster Mezzogiorno guztia bizantziar autoritatearen menpe zegoen, Benevento dukerria kenduta, hau aita santuari fidel baitzen.
Italiako hegoaldeko egoera politikoaren aldaketagatik kezkatuta, Benedikto VIII.a aita santua iparraldera joan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren bihotzera eta 1020an Bambergen bildu zen Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin. Enperadoreak ez zuen inongo neurri azkarrik hartu, baina hurrengo urteko gertaerek bere interbentzioa bultzatu zuten: Boioanes eta bere aliatu berria zen Pandulfo IV.a Kapuakoak Melo Barikoaren koinatua zen Dato Barikoaren aurka ekin zioten eta Garigliano ibaiaren ahoan harrapatu zuten. 1021eko ekainaren 16ean Datok heriotza zigorra jaso zuen eta saku batean sartu zuten, diruarekin, oilar batekin eta suge batekin, itsasora botaz. Hurrengo urtean, horri erantzunez, Inperioaren armada erraldoi batek Troiako gotorleku berriari eraso zion. Bertan zeuden soldaduek erasoa jasan zuten eta ez zuten etsi. Boioanesek pribilegioak eman zizkion hiriari erakutsitako leialtasuna zela eta.
1025ean Basilio Boioanesek Siziliako emirerriaren aurkako espedizioa antolatzen ari zen Basilio II.arekin batera enperadorea hil zenean. Konstantino VIII.a, honen anaia, boterera heltzerakoan espedizioa bertan behera utzi zuen eta katapana orduan iparraldera joan zen Pandulfo IV.a lagutnzera, Capua berreskuratu ahal izateko. Hiria hiru urte lehenago Henrike II.a enperadorearen esku geratu zen. Boioanesek Capuako printzipe berria zen Pandulfo V.ari Napoliako bidaia segurua eskaini zion eta honek 1026an errendizioa aurkeztu zuen. Hau izango zen bere azken kanpaina garrantzitsua. 1027n Konstantinoplara deitu zuten, katapan kargua kenduta. Hurrengo katapanek ez zuten lortu berak ezarritako garaipen militarrak berdintzea eta hurrengo mendean zehar bizantziar eragina Italian desagertu zen.
1041an Basilio Boioanesen semea zen Exaugusto Boioanes izendatu zuten Italiako katapan, baina urtebete ere ez zuen egin bere postuan.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









