Basongaitz
| Basongaitz | |
|---|---|
San Frantzisko baseliza, zeharkarrikan | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
| Udalerria | Legarda |
| Administrazioa | |
| Mota | etxalde |
| Izen ofiziala | Basongaitz |
| Posta kodea | 31133 |
| Herritarra | basongaiztar, barasoaingaiztar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°43′30″N 1°46′03″W / 42.72499448°N 1.76745235°W |
| Garaiera | 538 metro |
| Distantzia | 15,5 km (Iruñetik) |
Basongaitz[1][a] edo Barasoaingaitz[b] (izarbeibarreraz: Basongai)[c] Izarbeibarrako Legarda udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
biztanle zituen.
Bertako biztanleak basongaiztarrak edo barasoaingaiztarrak dira.
Izena
Basongaitz edo Barasoaingaitz edota Basongai toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Barassuyn (1268)
- Barassoayn cerca Legarda (1288)
- Barassoayn de Val d'Icarbe (1345)
- Barasoain (1366)
- Barasoaingaiz (1534)
- Barassoayn gayz (1591)
- Basongaiz (1800)
- Berasoaingaiz (1802)
- Basongaiz (1945)
- Basongaitz (1990)
Geografia
Basongaitz edo Barasoaingaitz Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Legarda udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
Iruñeko merindadearen hegoaldeko etxadea da.
Klima eta landaredia
Klima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.
1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.
Estazio meteorologikoa
Legardan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] | |||||||||||||
Historia
1100 inguruan Antso Sanoitz kondearena zen, eta honek Antsa Estaldun bere alaba barraganetako bati utzi zion. Beltran Ibainitz Baztangoak 1288an eman zizkien Jerusalemgo San Juan ospitaletarrei bere morroiak, ziur aski bere ama Teresa Gonzalitz Baztangoa izan zirenak; horiei zegozkien petxak, segur aski XV. mendearen erdialdean, Garesko Gurutzifikako ospitale sanjuanistari lotu zitzaizkion.
Lursailak izan zituen Iruñeko katedralak. 1268ko Errediezmoaren Liburuan, zalantzarik gabe, noizbehinka, Argiñarizibarrean agertzen den arren, Izarbeibarran inskribatuta egon zen Legarda udalerria banandu zen arte; beraz, Karlos III.a Nafarroakoak bere anaia Leonel eta bere ondorengoen alde eratutako haran honetako jaurerri jurisdikzionalaren parte izan zen.
1842ko erroldan udalerri osoari Legarda con Basongaiz ("Legarda Basongaizekin") deitzen zaio, herriska hau gogoan. 1850ean baserria Garesko Gurutzifikako komentukoa izan zen, Maltako San Joanen ordenakoa, eta haren gainean jaurerrien jurisdikzioa zuen.[5]
Demografia
biztanle zituen Basongaitzek.[6]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Basongaitz sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Basongaitz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legarda udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, udalerriko herritarren %13,50k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 0,00 eta 2018n % 7,30k.
Oharrak
- ↑ /basonɣ̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban - ↑ /baɾáso.ainɣ̞àit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa bortzgarren silaban - ↑ /basónɣ̞ai/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Basongaitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Hadnia | BASONGAITZ. (kontsulta data: 2022-12-29).
- ↑ «Basongaitz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










