Baubo

Baubo (antzinako grezieraz Βαυβ), antzinako greziar mitologian, Eleusis hiri sakratuko emakume mitikoa da, eta Hesikio Alexandriakoak "Demeterren umezain" izena ematen dio, nahiz hari buruzko eta historiarik arruntena honela den: Demeter alabaren bila noraezean zebilela, Bauborekin topo egin zuen; horrek abegikor hartu zuen eta edateko zerbait eskaini zion. Jainkosak, nahigabeak abailduta, edateari uko egin zionean, Baubok hain keinu bitxia egin zuen, non jainkosak irribarre egin eta edatea onartu baitzuen.[1] Suda entziklopedian esaten zaigu Disaules errege mitikoaren emaztea dela eta bi alabaren ama, Protonoe eta Nesa (edo Nisa).[2] Baubo Eleusiseko bertako jainko-jainkosa bat zen.[3]
Klemente Alexandriakoak kontakizun honi eransten dion ereserkiaren pasartean, gainera, kontatzen da Yaco izeneko haur batek keinu lizuna egin ziola Demeterren atsekabeari. Arnobiok Bauboren istorioa errepikatzen du, Klementek kontatua, baina Yaco haurra aipatu gabe, gainerakoan ezezaguna baita. Demeterrek Eleusisen egindako harrerari buruzko istorio guztiak geroagoko garaietako asmakizunak direla dirudi, emakumeek jainkosa horren festan egiten ohi zituzten txantxei jatorri mitikoa emateko asmaturikoak.

Greziar mitoak liburuan, Robert Gravesek Demeter (mozorrotuta) Eleusisen Celeus erregearen apopiloa zela idatzi zuen. Erregearen neskamea, Yambe, «Demeter kontsolatzen saiatu zen bertso barregarri lizunekin, eta haurtzain hotz batek, Baubo zaharrak, garagar-ura txantxetan edan zezan konbentzitu zuen: negar-zotinka hasi zen, erditzean balego bezala, eta, ustekabean, Demeterren semea, Yaco, atera zen bere gona azpitik, amaren besoetara jauzi egin eta amari musu eman zion". Graves-ek idatzi zuen ere: Yambe eta Baubok kantu lizunak pertsonifikatzen dituzte, metrika ianbikoan abesten zirenak, Eleusiar misterioetako tentsio emozionala arintzeko; baina Yambe, Deméter eta Baubok hirukoa dontzeila, ninfa eta atso hirukoa osatzen dute. Mito grekoen umezain zaharrek ia beti jainkosa agure gisa irudikatzen dute.»[4]
Bauboren iruditxoak
«Baubo» izeneko iruditxoak toki jakin batzuetan egoten dira, greziar eragina duten eskualdetan. Masiboki ekoiztu ziren, eta kutun arrunt eta merke moduan erabili ziren garai helenistikoan begizkoaren kontra. Hainbat estilotakoak zeuden, nahiz eta oinarrizkoena den alua argi eta garbi erakusten dutela:
- pertsona potolo bat, hankak zabalik, bere ageriko aluari keinu bat egiten.
- pertsona bat hankak zabal dituela harpa bati eusten eta ordots baten gainean dagoena.
- bururik gabeko soin biluzi bat, aurpegia gorputzean eta bulba kokotsean duena.
- pertsona bat, eserita, hanken artean neurriz gaineko alu bat duena.
Iruditxoek orrazkera landuak izaten zituzten, eta batzuek kopak edo harpak eusten zituzten. Batzuek uztai bat moldatua zuten buruan, eta horrek adierazten du nolabait zintzilikatuak zirela, agian kutun gisa.
Ikonoaren unibertsaltasuna
Aluaren irudikapen mitikoa edo apotropaikoa nahiko zabalduta dago munduan zehar, eta adibidez, Japonen ere erabili izan zen. Georges Deverauxen "mitoaren esanahi sakonaren unibertsaltasuna" aztertu zuen, egungo irudikapen neurotikoetan ere aurki daitekeena, eta azalpen psikoanalitikoa ematen dio.[5]
Erreferentziak
- ↑ Klemente Alexandriakoa, Cohortatio ad Gentes, 17.
- ↑ Suda, «Disaules» sarrera. Kontuan hartuz, hauek eskuz egindako oharrak Harpokrazion, Asklepiades eta Dinarchus.
- ↑ Klemente Alexandriakoa: Protrepticus, II 20, 2
- ↑ Graves, Robert. (1996). The Greek myths. Londres: The Folio Society, 92 or. OCLC .35267249.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Baubo : la vulva mítica | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-02-07).
Bibliografia
- Smith, W., ed. (1867). «Baubo». A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. Boston: Little, Brown & Co. i.478. OCLC 68763679.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Pireneko Baubo iruditxoak (Artxibatua Wayback Machinen)
- Bauboren iruditxoen adibideak Anthony Weir: Satan on the groin
- Sanz, Elena (202ko urtarrilaren 13a)“La vulva de Baubo: humor femenino y obscenidad positiva”. The Conversation
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









