Bavovna
Bavovna[1] (ukraineraz: бавовна, euskaraz: «kotoia») ukrainerazko Interneteko memea da, Errusia-Ukraina gerran sortua. Leherketak umorez aipatzeko erabiltzen da, bai Errusiak okupatutako Ukrainan, bai Errusian bertan.
Jatorria
2010eko hamarkadatik aurrera, Errusiako gobernuak komunikabideei agindu zien khlopok (errusieraz: хлопо́к, [xɫɐˈpok] ahoskatua, literalki «karraska» esan nahi duena) eufemismoa erabilitzeko edozein leherketa (batez ere gas leherketa) aipatzerakoan.[2] Hitz hau kotoia esateko errusierazko hitza bezala idazten da: khlopok (errusieraz: хло́пок, [ˈxɫopək] ahoskatua), baina beste silaba batean azentua jarrita ahoskatzen da.[3]
2022ko apirilaren 25ean, Errusiak Ukraina inbaditu eta gutxira, leherketak izan ziren Briansk errusiar hiriko base militar batean eta petrolio-biltegi batean.[4] Errusiako gobernuaren estandarren arabera, Errusiako komunikabideek leherketari khlopok («karraska») deitu zioten.[2] Hala ere, iragarkia ukrainerara itzuli zutenean, itzulpen automatikoko programak «karraska» eta «kotoia» hitzak nahastu zituen, eta khlopok hitza bavovna bezala itzuli zuen ukrainerara.[5][6]
Geroago, Twitterreko erabiltzaile ukrainarrak leherketei «bavovna» deitzen hasi ziren, bai Errusiako komunikabideen zentsurari, bai errusiarren artean ukraineraren ezagutza faltari iseka eginez.[7] Ukrainierazko Interneten erabiltzen jarraitu da Ukrainako lurralde okupatuetan, frontetik urrun[3], eta baita Errusiako lurraldean bertan ere, izandako leherketak aipatzeko.[6][8] Ukrainako gobernuko funtzionarioek eta militarrek ere erabili izan dute.[3]
Kulturan
2022ko udan, 100% Bavovna izeneko punk rock talde bat sortu zen Kieven, Errusia-Ukraina gerrari lotutako abestiak jotzen dituena.[9]
Errusiak Ukrainako azpiegituren aurka egindako erasoen ondoren, Melinda Simmonsek, Britainia Handiko enbaxadoreak Ukrainan, kotoi adar baten argazkia eta «Zu gabe» testua argitaratu zituen sare sozialetan, Ukrainako hedabideek «bavovna» memeari eta Volodymyr Zelenskyren Zu gabe hitzaldiari erreferentzia gisa interpretatuta.[10]
Erreferentziak
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ a b (Ukraineraz) Відоменко, Дмитро. «Що означає "бавовна": пояснення військового інтернет-феномену і яскраві меми» Главред 2022-08-20 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Explosions rock Russia-occupied Mariupol and Berdyansk» The New Voice of Ukraine 2023-07-16 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ukraineraz) Карплюк, Дзвенислава. «Лунали вибухи: у Брянську горить військова частина та нафтобаза (фото, відео)» Главком 2022-04-25 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Errusieraz) Ганюкова, Ольга. «Почему взрывы в России и на оккупированных территориях называют "хлопок": объяснение и яркие мемы» Oboz.ua 2022-08-19 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ a b (Ukraineraz) Мінджоса, Софія. «Що означає "бавовна": чому так називають вибухи в росії та на окупованих територіях» 24 Канал 2022-08-19 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ukraineraz) «Очікуйте «бавовну»! Українська Twitter-армія сіє паніку серед жителів РФ, використовуючи абсурдні меми» The New Voice of Ukraine 2022-04-30 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ukraineraz) «Що таке бавовна: чому так називають вибухи в Криму та в росії?» СТБ 2023-03-22 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ukraineraz) «"Бавовна", яка ще спіткає окупантів: гурти 100% Bavovna та Бетон презентували нову пісню та кліп до неї» Еспресо TV 2022-08-17 (kontsulta data: 2026-05-09).
- ↑ (Ukraineraz) Кравченко, Олена. «"Без вас". Амбасадорка Великобританії з бавовною і ліхтариком показала вечір у Києві без світла» Гордон 2022-11-19 (kontsulta data: 2026-05-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









