Belate
| Belate | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 847 m |
| Mota | mendatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°02′57″N 1°36′53″W / 43.04903°N 1.61467°W |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
Belate Nafarroa Garaiko mendatea da. Almandoz (Baztan) eta Arraitz (Ultzama) herriak lotzen dituena.[1] 847 metroko garaiera du. Bertatik pasatzen da NA-1210 errepidea (lehengo N-121).
Historia
Belate aspalditik izan da igarobide garrantzitsua. Bertatik Nafarroa Garaiko barnealdea, Lapurdirekin eta Gipuzkoako kostaldearekin lotzen zituen erromatar galtzada pasatzen zen. Ikertzaile batzuen arabera, II. edo III. mendekoa da. Galtzada honetatik igarotzen ziren ere Erdi Aroan, Done Jakuera bidean, Urdazubitik barrena zetozen erromesak.[2] Horrela, Belateko Santa Maria Monasterio-Ospitalea eraiki zuten bertan, gaur egungo aterpe baten modukoa.
1512an, nafarren eta gaztelarren arteko Belateko gudua gertatu zen, Joanes III.ak Nafarroako Erresuma berreskuratu nahi izan zuelarik, baina gaztelarrek garaitu zuten.
1840ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak Iruñearen eta Dantxarinearen arteko errepidea (N-121) eraiki zuen, Belateko mendatetik igarotzen zena. Errepide berria eraiki eta gutxira Belate mendatearen alde banatako udalek, hots, Ultzamak eta Baztanek, benta bana zabaldu zuten: Ultzamako benta eta Benterrea.[2] 1997an, mendatea saihesten duen Belateko tunela zabaldu zen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b Tellabide, Muskilda. Belateko mendietan Marin errekan barrena. Argia astekaria, 2004ko martxoak 28, CC BY-SA 3.0, argia.eus (kontsulta data: 2021-2-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










