Belen Azpeitia
| Belen Azpeitia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Donostia, 1952ko abenduaren 21a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Donostia, 2005eko abuztuaren 27a (52 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Belen Azpeitia Mendioroz (Donostia, Gipuzkoa, 1952ko abenduaren 21a - 2005eko abuztuaren 27a)[1] lasterkaria izan zen. 1970eko hamarkadaren hasieran, Estatuko emakumezko lasterkari onena.
Bizitza
Maite ahizpari jarraiki sartu zen atletismoan, eta hamazazpi urte zituela bigarren egin zuen Espainiako kros txapelketan, Koro Fuentes taldekidearen atzetik. Hurrengo lau urteetan Espainiako txapelduna izan zen. 1971n Espainiako 800 metroko eta 1.500 metroko txapelduna izan zen, Koro Fuentesi errekorra kenduta. 1972an berriz izan zen txapelduna proba bietan, baina ez zen Municheko Olinpiar Jokoetara joateko aukeratua izan.[2]
1971. urtean Helsinkin jokaturiko 1.500 metroko Europako txapelketan paret hartu zuen, eta Espainiako errekorra ondu zuen.[1] 1970eko hamarkada hasierako urteak bereziki onak izan ziren Belen Azpeitiarentzat, Euskal Herrian jokatzen ziren lasterketa garrantzitsuenak irabazi baitzituen, erabateko nagusitasuna erakutsiz. 1976an Montrealgo Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari zela min hartu zuen, eta kirol ibilbideari agur esan behar izan zion.[1]
2005ean hil zen.[3]
Garaipenak
Krosa
- Espainiako kros txapelketa (4): 1969, 1970, 1971, 1972.
- Donostiako Nazioarteko Krosa (1): 1972.
- Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (6): 1968, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976
- Erregetako Nazioarteko Krosa (6): 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976
Pistan
- Espainiako txapelketa:
- 800 metro aire librean (2): 1971, 1972
- 1.500 metro pista estalian (2): 1971, 1972
- Taldekako txapelduna (9)
Erreferentziak
- ↑ a b c «AZPEITIA MENDIOROZ, Belén - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-01-11).
- ↑ Samperio, Publicado por Raul Gómez. El sueño deshecho de una atleta. (kontsulta data: 2021-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Emocionante tributo a Belén Azpeitia» El Diario Vasco 2006-01-31 (kontsulta data: 2021-01-11).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









