Belgrad
Belgrad[1] (serbieraz: Београд, Beograd; «Hiri zuria») Serbiako hiriburu eta hiri nagusia da. Sava eta Danubio ibaien elkargunean dago. Ibai portua eta industria zein salerostegune garrantzitsua da. 1.378.682 biztanle zituen 2018an, baina metropoli eremuan 1.670.000 lagun bizi dira. Belgrad etenik gabe jendea bizi izan den Europako eta munduko hiririk zaharrenetakoa da. Europako historiaurreko kultura garrantzitsuenetako bat, Vinča kultura, Belgrad inguruan garatu zen Kristoren aurreko seigarren milurtekoan. Antzinaroan, traziar-daziarrak bizi izan ziren eskualdean eta, K. a. 279an zeltak hirian finkatu ziren, eta Singide deitu zuten[2]. Erromatarrek konkistatu zuten Augustoren erregealdian, eta II. mendearen erdialdean hiri erromatarraren eskubideak eman zitzaizkion[3]. Eslaviarrek kolonizatu zuten 520. urtean, eta hainbat aldiz aldatu zituen eskuak Bizantziar Inperioaren, Frankoen Inperioaren, Bulgariako Inperioaren eta Hungariako Erresumaren artean, Stefan Dragutin serbiar erregearen egoitza bihurtu baino lehen 1284. urtean. HistoriaZeltek sortua, hiri erromatarra izan zen eta, XIV. mendetik aurrera, Serbia eta Hungariako erresumen hiria (XV. mendea). 1456an Joan Hunyadik turkiar setiatzaileak ohiltzea lortu bazuen ere, Suleimanen osteak bertan sartu ziren 1521ean. 1867an otomanoek alde egin eta aspaldidanik lehian ziren bertako serbiar eta austriarren arteko gatazkak areagotu ziren, Belgraden jabe egin nahirik. Lehen Mundu Gerran austriarrek eta Bigarrenean Alemaniako naziek (1941) hartu ondoren, Fiodor Tolbukhin mariskal sobietarrak askatu zuen 1944an. 1999an, Kosovoko Gerraren baitan, NATOren hegazkinek hiria bonbardatu zuten[4]. Bigarren Mundu Gerraz geroztik bonbardaketa bat jasan zuen Europako lehen hiriburu ofiziala izan zen (Sarajevok jasan zituen bonbardaketak lehenago Jugoslaviako gerren kontestuan, baina nazioarteko independentzia ezagupenik ez zuen Bosniak artean). AuzoakHiria hamazazpi auzotan banatuta dago:
Klima
Belgradar ezagunak
Argazkiak
Erreferentziak
Kanpo estekak |