Beliar
| Mota | etnia |
|---|---|
| Geografia | |
| Jatorria | Celtiberia |
Beliar (latinez: Belli, Beli edo Belaiscos), Hispania Ziteriorren, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[1] Iliriako erregeari lotutako testuetan agertzen direnez, iliriar jatorrikoak zirela uste zuten.[2][3] Harreman handia zuten titiarrekin eta lusoiekin, eta ezaugarri gehienak partekatzen zituzten. Hiri garrantzitsu bat zuten, Nertobriga, k.a. III. mendean brontzezko txanponak igortzen zituena. Txanponetan, zaldizko lantzari bat agertzen da. Aipagarriena, ordea, Sekaisa (Segeda) da, k.a. II. mendean txanponak egiten zituena. K.a. 154an bere lurraldea zabaldu zuten Zeltiberiar Gerren eraginez.[4]
Ekonomia
Titiarren eta lusoien eremu berean kokatuta zeudenez, haien ekonomiak ezaugarri berberak zituen. Oinarria nekazaritza zen, oso lur emankorrean baitzeuden. Garagar, zereal eta olibondo uztak. Abeltzaintzan txerriak, ahuntzak eta ardiak hazten zituzten. Abeltzaintza aberatsa zenez, ehungintza-industria oparoa ematen zen, sagum izeneko soineko luzea fabrikatzen zuten, jantzi gisa eta zerga gisa ere erabiltzen zutena.
Bere zeramikak zirkulu eta zirkuluerdiko bandak apaintzen zituzten. Metalurgian, badakigu Jalón ibaian urrea eta Moncayon burdina ustiatzen zituztela. Plinio Zaharrak beliarrek egindako armak goraipatzen zituen. Zilarrezko ekoizpenari buruz ia ez dago berririk.
Erlijioa
Ia ez dago bere erlijioari buruzko informaziorik eta, beraz, epigrafia begiratu behar dugu. Ez da erraza jainko bakoitzaren funtzioa ezagutzea, izen ezberdinak egon baitaitezke. Tartean, panzeltikoak diren batzuk aurkituko ditugu.
Jainkoak:
- Merkurio: jainko galiar batekin lotua, arimaren gidaria izango da.
- Matres: amatasunarekin, ugalkortasunarekin eta gerraren doluarekin zerikusia duten emakumeen jainkoak. Epitetoak ibaietako lekuak dira, tribu edo herrien izenak.
- Epona: emankortasunari, urei eta hiletei lotutako panzelta-jainkotasuna.
- Sucello: infernuko jainkotasun galiarra, zeramika indigenetan agertu da. Gorputz antropomorfoa batzuetan animaliekin.
Zeltiberiar Gerrak
Sekaisak (Segedak) k.a. 154an bere lurraldea handitu zuen. Erromak hau casus belli gisa hartu zuen konkista progresiborako. Horregatik beliarrek beste tribu zeltiberiar boteretsuenetako batekin, arebakorekin, aliatuko ziren. Bi herrien indar konbinatuek, lehenik, Kinto Fulvio Noblior erromatarrak Sekaisaren aurka egindako erasoa geldiarazi zuten, eta, ondoren, Numantzian, erasoa arbuiatu zuten.
K.a. 153. urtean gatazka izan zen. Nobliorrek 30.000 gizonek zuten, eta Karo Segedakoa agindupeko segedar eta numantziarren tropa zeltiberiarrek erromatar armadari aurre egin zioten Ribarroyan.[5] Lehen borroka honen emaitza zeltiberiarren aldekoa izan zen, 6.000 erromatar hilik suertatuz.
Erreferentziak
- ↑ Cremin, Aedeen. (1992). The Celts in Europe. Sydney, Australia: Sydney Series in Celtic Studies 2, Centre for Celtic Studies, University of Sydney, 57 or. ISBN 0-86758-624-9..
- ↑ Plinio Zaharra, Naturalis Historia, III, 29.
- ↑ Estrabon, Geographikon, III, 4, 12.
- ↑ http://www.segeda.net/bibliografia/pdf/sobre_territorio_lusones.pdf
- ↑ Apiano, Iberiké 44-45.
Bibliografia
- Historia de España, M. Pidal, Ed. Espasa Calpe, Madril, 1960-1982
- Protohistoria de la Península Ibérica, Bartzelona, 2001.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









