Bellini Pinudi-onddo
| Bellini Pinudi-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Suillus bellinii Kuntze, 1898 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Boletus bellinii | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Bellini Pinudi-onddoa (Suillus bellinii) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Perretxiko honen oso bereizgarria da, kapelaren azalaren kolore zuria gaztea denean, eta oin motza eta pikor gorrixkaz betea. Ale oso gazteak jateko onak dira, baldin eta azala kentzeko ardura hartzen badugu; azala libragarria izan daiteke; hala ere, haragia erraz biguntzen da eta ale helduek ez dute kalitaterik.
Sinonimoak: Boletus boudieri, Viscipellis boudieri, Ixocomus boudieri, Suillus boudieri, Boletus placidus, Ixocomus bellinii, Rostkovites boudieri, Rostkovites bellinii, Boletus littoralis.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 (14) cm arteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa edo globo formakoa, gero ganbila eta azkenik ia laua. Azala erraz bereizten da, likatsua edo lirdingatsua, hasieran zurixka, gero buztin kolorekoa, beixez, arrez, edo gaztaina kolorez zikinduak, batzuetan ertzean tonu moreak dituela. Ertza lodia, soberakinarekin, erregularra, aurrena kiribildua, gero biribildua, zurixka edo horixka.
Tutuak: Laburrak, banaezinak, Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak, lehenik hori-limoi kolorekoak, azkenik beix-grisa.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Sinpleak, txikiak, angelutsuak edo bihurgunetsuak, zuri-horixkak onddo gazteetan, heltzean arre-horixkak, ez dira urdintzen, herdoil tonalitateekin jariatzen duen latexagatik.
Hanka: Normalean laburra, goialdean zabalagoa, trinkoa, betea, zuri-marfil kolorekoa, gorantz horiagoa, sakabanatuta pikor arre edo arre-gorrixkak ditu.
Haragia: Lodia, sendoa, biguna, zuri-horixka kolorekoa, tutuen azpian hori-limoi kolorekoa eta ardo kolorekoa azalaren azpian. Zaporeak Marasmius oreades gogorarazten du, eta fruta usaina edo apur bat kokoarena.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su", "suis", txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez, Edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Bellini epitetoa Vincenzo Bellini (1801-1835) cataniatar musikariaren omenez da.
Jangarritasuna
Bigarren mailako jangarria, kapelaren azala kenduz gero. Suillus granulatus eta Suillus luteus onddoen antzekoa.[3]
Nahasketa arriskua
Suillus placidus delakoarekin, baina honek kapela argiagoa du, oin luze eta mehea eta bost orratzeko pinu artean irteten da.
Sasoia eta lekua
Taldeka ateratzen da, askotan ale ugarikoak, udazkenean, itsas pinuaren (Pinus pinaster) azpian[4]
Banaketa eremua
Europako hegoaldeko kostaldeko pinudietan ateratzen da. Kalifornia, Txile, Aljeria, Israel, Maroko eta Hegoafrika.[5]
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 74 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 138 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 46 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Suillus bellinii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









