Benjamin Spock
| Benjamin Spock | |
|---|---|
(1976) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | New Haven, 1903ko maiatzaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | La Jolla, 1998ko martxoaren 15a (94 urte) |
| Familia | |
| Aita | Benjamin Ives Spock |
| Ama | Mildred Louise Stoughton |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Columbia Unibertsitatea Yale School of Medicine (en) Phillips Academy Hamden Hall Country Day School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, ofizierra, arraunlaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, psikiatra, politikaria, psikologoa, hezitzailea eta pediatra |
Parte-hartzailea
| |
| Altuera | 196 zentimetro |
| Enplegatzailea(k) | Pittsburgheko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | People's Party (en) |
| drspock.com | |
Benjamin McLane Spock (New Haven, Connecticut, AEB, 1903ko maiatzaren 2a - 1998ko martxoaren 15a) estatubatuar pediatra izan zen.
Biografia
Yale eta Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak (1929). New Yorkeko Eritegia eta Cornelleko Medikuntza Eskolan pediatra gisa lan egin, eta eskolak eman ondoren, The Common Sense Book of Baby and Child Care (1946, Haurren zaintzaren sen onaren liburua) idatzi zuen, haurren elikaduran eta zaintzan zorrotzak izateko ohiturak erabat hautsi zituena. Liburuak polemika handia sortu zuen, gazteentzat askatasun handiegia aldarrikatzen zuelakoan; hala ere, eragin handia izan zuen gazteen hezkuntzan, batez ere eskolan. Hurrengo hiru hamarraldietan 30 milioi ale saldu ziren.
Aurrerago, Vietnamgo gerraren garaian, Estatu Batuen parte-hartzearen aurkako bake manifestazioetako buruetako bat izan zen. 1972an Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, Herriaren Alderdiaren hautagai gisa.
Beste zenbait lan aipagarri: Feeding Your Baby and Child (1995, Zure haurra eta semearen elikadura); Teenager´s Guide to Life and Love (1971, Bizitzari eta maitasunari buruzko gida nerabeentzat) eta Spock on Spock (1989).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









