Bernard Lancy Pinto
| Bernard Lancy Pinto | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2024ko otsailaren 17a - ← Ambrose Rebello (en) Elizbarrutia: Aurangabadeko elizbarrutia
2023ko abenduaren 30a - 2024ko otsailaren 17a Elizbarrutia: Aurangabadeko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | 1963ko abuztuaren 20a (63 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
Bernard Lancy Pinto (Vikroli, Bombay, 1963ko abuztuaren 20a) indiar elizgizon katolikoa da. 2023tik 2024ra Aurangabadeko apezpiku lagunkidea izan zen eta 2024tik aurrera elizbarruti bereko ordinarioa da.[1]
Bizitza
Bernard Lancy Pintok hasieran zientzia naturalen eta gizarte-lanaren tituluak lortu zituen. Ondoren, filosofia eta teologia ikasi zituen St. Pius Collegen eta 1997ko apirilaren 29an apaiztu zen, Bombayko artxidiozesian inkardinatuta geratuz.[2]
Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, hainbat parrokiatan aritu zen lanean. 2010etik 2018ra Kurla Denaryko dekanoa izan zen eta ordutik San Mikel elizako parrokoa. 2021etik aurrera, Mumbaiko Iparraldeko dekanoa eta Elizbarrutiko Apaizen Konferentziako presidentea ere izan zen. 2013tik Justitia et Pax batzordeko idazkari izendatu zuten.[2]
2023ko abenduaren 30ean, Frantzisko aita santuak Aurangabadeko apezpiku lagunkide izendatu zuen.[2] Hurrengo urteko otsailaren 17an, aita santuak Ambrose Rebello Aurangabadeko apezpikuaren dimisioa onartu zuen. Bernard Lancy Pintok oraindik ez zuenez apezpiku-ordenazioa jaso garai hartan, ez zuen berehala kargua hartu.[3] 2024ko apirilaren 6an, Oswald Gracias kardinalak apezpiku ordenatu zuen Aurangabadeko Gurutze Santuaren eskolan, kontsakratzailekideak Ambrose Rebello eta Elias Joseph Gonsalves izanik.[1]
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli kardinala (1917)
- Eugène Tisserant kardinala (1937)
- Paulo VI.a aita santua (1954)
- Agostino Casaroli kardinala (1967)
- Ivan Dias artzapezpikua (1982)
- Oswald Gracias kardinala (1997)
- Bernard Lancy Pinto apezpikua[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Bernard Lancy Pinto» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo Coadiutore di Aurangabad (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2023-12-30 (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Aurangabad (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-02-17 (kontsulta data: 2025-11-29).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









