Berrerospen
Berrerospena, erredentzioa edo erospena[1] erlijio askoren kontzeptu nagusia da, tartean kristautasunean, judaismoan edota islamean.
Kristautasuna
Berrerospena kristautasunaren dogma nagusietako bat da, Jesukristo "berreroslea" bezala aitortzen duena, gizateria heriotzatik salbatzeko eta Jainkoaren erregetzaren ateak irekitzeko gurutzean hil baitzen, gizateriarekiko maitasunagatik egindako sakrifizio batean.[2]
Itun Berrian honela azaltzen dute:
| « | Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik, hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria» | » |
Hinduismo
Indiako erlijioetan antzeko kontzeptu bat dute: prāyaścitta izenekoa. Berez ez du zentsu teologiko bat baizik eta bekatu baten askapen pertsonala da.[3]
Islama
Islamean, berrerospena musulmana izatean lortzen da, eta Islamarekiko identifikazioa galduko duen ekintzarik ez egitean, zintzoa (iman) izatean eta ekintza bertutetsuak egitean.[4]
Judaismoa
Judaismoan, berrerospenak (hebreeraz ge'ulah) Jainkoari erreferentzia egiten dio, Israelgo herria bere erbestaldietan askatuz, Egiptokoan hasiz. Hasidismoan antzekotasunak proposatzen dituzte erbestealdiaren eta pertsona batek bere izaera ezaugarriak birfintzen dituenean lortutako berrerospen pertsonalaren artean, Talmudean honetarako iturririk ez dagoen arren.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006]
- ↑ Morris, Leon. (1993). 'Redemption' Dictionary of Paul and his Letters. Downers Grove: InterVarsity Press, 784 or..
- ↑ (Ingelesez) Bhikkhu Nyanatusita. (2014). Analysis of the Bhikkhu Patimokkha. Buddhist Publication Society, 86 or. ISBN 978-955-24-0405-4..
- ↑ (Ingelesez) Yahiya Emerick. (2011-11-1). The Complete Idiot's Guide to Islam. (3. argitaraldia) Penguin ISBN 9781101558812..
- ↑ Babylonian Talmud, Tractate Shabbat, 118b
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









