Berta Luisi
| Berta Luisi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pocitos (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2008 (83/84 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, irakaslea eta olerkaria |
Berta Luisi (Montevideo, Uruguai, 1924ko ekainaren 22a – Ibidem, 2008) uruguaitar poeta, margolaria eta irakaslea izan zen, Torres García Tailerrean parte hartu zuena.[1][2][3] Gutxienez 15 erakusketa kolektibotan parte hartu zuen Latinoamerikako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat herrialdetan.[4] Bere lanak Argentina, Espainia, Italia, Alemania, Suedia eta Ameriketako Estatu Batuetako bilduma pribatuetan daude.[5]
Bizitza
Pocitos auzoan jaio eta hezi zen. Paulina Luisi mediku, irakasle eta aktibistaren, Clotide Luisi abokatu eta aktibistaren eta Luisa Luisi poeta, pedagogo eta aktibistaren iloba zen. 1945ean sartu zen Torres García Tailerrean, eta 1964ra arte egon zen bertan, 1950etik 1951ra arte izan ezik, tarte horrean Italiara joan baitzen. Bere estiloak Torres García Tailerraren ildoari jarraitu zion.[6] Marcos Torresek, Torres Garcíaren bilobak, honelaxe definitu zuen:
“Intelektuala zen, musikaz, zinemaz, literaturaz eta metafisikaz hitz egiten zuen. Bere sintesi-gaitasunak eta dentsitate kontzeptualak definitzen zuten bere nortasuna eta estetika”[6]
Marrazketa eta pintura irakaslea izan zen Jose Pedro Varela lizeoan.[4]
Sariak eta aintzatespenak
- 1958an Marcha astekariaren pintura lehiaketa batean saritu zuten “Abstracto con fondo blanco” lanagatik.[4]
- 2022an, Gurvich Museoak atzera begirako bat egin zuen bere ibilbidea nabarmentzeko, María Eugenia Méndez komisarioa zela. Erakusketa horri "No son molinos: entre poética y estética" (Ez dira errotak: poetikaren eta estetikaren artean) izena jarri zioten.[4][6]
Erreferentziak
- ↑ «LUISI Berta (1924-2008) | Pintor» Arcadja.com.
- ↑ Voces, Semanario. (2022-03-22). «Berta Luisi: El Quijote invisible por Alejandra Waltes» Semanario Voces.
- ↑ «Catálogo Taller Torres García. Junio 2018 by BMR Productora Cultural - Issuu» issuu.com.
- ↑ a b c d Observador, El. «Uruguay al rescate de las artistas desconocidas del taller Torres García» El Observador.
- ↑ ElPais. «¿Quiénes son las artistas olvidadas del Taller Torres García? Uruguay busca recordarlas» Diario EL PAIS Uruguay.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Berta Luisi: No son molinos: entre poética y estética | La Mañana. 2022-04-20 (kontsulta data: 2024-07-26).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









