Berton
| Berton: Mahatserriko aldizkaria | |
|---|---|
| Mota | tokiko informazioaren gaineko hilabetekari eta Internet gunea |
| Fitxa teknikoa | |
| Azken alea | 2017 |
| Hizkuntza | Euskara |
| Argitaratze lekua | Bilbo |
| Argitaletxea | Asapala Kultur Elkartea |
| Banaketa | |
| Ekoizpen osoa | 2300 |
| Banatze-eremua | Bilbo |
| Salneurria | Doan |
| Historia | |
| Ideologia | Euskaltzalea |
| Identifikadoreak | |
| ISSN | 1577-9025 |
| https://uriola.eus/prentsa/berton/ | |
"Berton" Mahatserriko (Bilbo) euskarazko hilabetekaria zen. Batana Batu kultur elkarteak argitaratzen zuen 1998tik. Bere azken urteetan ia 2.000 etxetara heltzen zen, Asapala Kultur Elkartearen eskutik. Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Uribarri eta inguruetako albisteak argitaratzen zituen paperezko herri-aldizkari honek.
Edizio digiltala 2005tik 2012ra Asapala Kultur Elkartearen webgunearen egituraz baliatuta plazaratu zen.[1] 2012tik 2014ra bitarte Bertonaldizkaria blogak zabaldu zuen aldizkariaren bertsio digitala[2] eta 2014az gero Uriola plataforma bidez argitaratzen hasi zen.[3]
Lur Mallea zuzendari zuela, 2018ko urtarrilaren 17an 215. eta azken alea kaleratu zuen, urtetan kolaboratzaile eta iragarle izandakoen bilduma batekin. Arazo ekonomikoak tarteko paperean argitaratzeari utzi zion, Karmela gunean urtarrilak 20an ospatutako agur jai bat ospatuta.[4][5] Hala eta guztiz, Interneten mantentzen da Bilboko euskal komunikabideak batzen dituen uriola.eus ekimenaren barruan.
20 urteko uzta horretan bereziki interesgarriak izan ziren Mahatserriko protagonistekin izandako elkarrizketak; Mahatserrian bizi diren ia 100.000 biztanleentzat pertsona garrantzitsuak diren horiek oso gutxitan azaldu baitira gainontzeko komunikabideetan. Historiari buruzko artikuluen bilduma Begoñako historiaren erreferentzia nagusia da gaur egun. Orokorrean aldizkariak Mahatserriko bizitzaren eta aktibitatearen isla jaso izan du urte guzti horietan, Mahatserriko giza komunitatea eratzeko eta eragiteko bidean. Aldizkariko eduki guztiak euskaraz argitaratuak izan direnez, Mahatserria euskalduntzeko tresnarik garrantzitsuenetarikoa izan zen urte haietan.
Kideak
Berton aldizkariko kazetari-taldeko kideak izan ziren hauek: Urtzi Urrutikoetxea Olabarria (sortzailea), Benito Fiz Diez (sortzailea), Alberto Ugarte Otazua, (sortzailea), Aitziber Laskibar Lizarribar (zuzendaria), Itxaso Perez Pison, Unai Cuevas Arano, Arrate Diez Martinez, Hektor Ortega Laskera (zuzendaria), Iñaki Berastegi Abajo (maketatzailea), Irune Urrizelki Berro, Iratxe Ruiz Fuente, Dabi Piedra Robledo, Ane Zabala Gabikagogeaskoa, Iñigo Azkona Bikandi (argazkilaria), Lur Mallea Otsoa de Txintxetru (zuzendaria), Iker Martinez de Lagos Menike...[5]
Erreferentziak
- ↑ Berton aldizkariko edukiak sarean Sustatu (2005-10-18)
- ↑ Bertonaldizkaria bloga 2012ko otsailetik 2014ko otsailera bitarte
- ↑ «Begoñako albisteak URIOLA atarian» uriola.eus (kontsulta data: 2022-12-16).
- ↑ Berton, aldizkaria. (2017). Itzela izan da. uriola.eus (kontsulta data: 2018-01-19).
- ↑ a b Berton, aldizkaria. (2018-01-17). Papereko azken 'Berton' aldizkaria. uriola.eus (kontsulta data: 2018-01-19).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Uriola-Berton: Berton aldizkariko aleak 2010etik
- "Bilbo eta herri aldizkariak"
- "Berton" sarean
- Matzorrianori kendute, "Berton"en editorialaren bloga
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









