Share to:

Betti Bidart

Betti Bidart

Bizitza
JaiotzaBaigorri, 1956 (69/70 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Familia
AitaJamattitt Bidart
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria, zurgina eta musikaria

Betti Bidart (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1954) laboraria, zurgina eta musikaria da. Ipar Euskal Herriko nekazaritza-sindikalismoko kide nabarmena, ELB (Euskal Laborarien Batasuna) sindikatuaren baitan lan handia egin du laborantza herrikoiaren eta lurraren defentsaren alde.[1]

Zurgina

Aitaren bidetik, zurgintzan jardun zuen, Baigorriko Zurlan lantegian 2013an erretiratu zen arte.[2] Erretiratzerakoan, Betti Bidartek, lantegiko patroia zenak, enpresa bost langileko talde bati helaraztea erabaki zuen, langileok kooperatiba gisa antolatuta. Alta, dena oso konplikatua izan zen. Betti poliki-poliki erretiratzen ari zen, harik eta egun batean uholde batek tailerra guztiz hondatu zuen arte.

Hala ere, kinka txar horri gogor ekin zioten eta, azkenean, frogatu zuten enpresa-transmisio baten zailtasunak gaindi zitezkeela. Transmisio eredugarri gisa hartu izan zen prozesu hori.[2] Azkenean, hogeiren bat lagunek lantokiari segida eman zioten Baigorri ibarrean. [1]

Kultur eragilea

Horrez gain, kulturalki oso aktiboa izan da: Baigorriko dantza taldearen sortzaileetako bat da, dantzari eta gaitero zein txistulari ezaguna da eskualdean.[3] Bidart anaietako bat da (Filipe eta Jojo Bidartekin batera), hirurak Jamattitt Bidart (Kuxkurrio) dantzari euskaltzalearen semeak.

Zazpi urteetan hasi zen txistua ikasten, berak baino hamar bat urte gehiago zituen eta Jean Nesprias-en ikaslea zen baigorriar gazte batekin (Peio Kurutxarri). Jean Nesprias irakaskuntza horren osatzera hilabetean behin edo bi aldiz biltzen zen. 1967tik goiti, Mattin Zubieta izan zuen irakasle. Honek solfeoa ere doi bat irakatsi zion. 1970etik goiti, Baionako Musika Kontserbatorioko txistu klasean sartu zen, Iñaki Urtizberea irakasle zuela.

Betti Garaztarrak taldean aritu izan zen, musikari gisa (1967tik 1969 arte) eta gero Arrolan aritu zen etenik gabe eta hainbat urtez. Uztaritzeko taldekoak gaita ikertzen hasteak abiarazi zuen Betti Bidart ere gaita ikasten, Jabier eta Fernando Lakuntza anaiak bitarte. 1972an, Goi Nafarroako adiskide batzuekin, gaita jotzen ikasi zuen eta tresna hori Ipar Euskal Herrian sartu zutenetarik izan zen. Txistulari eta gaitero izanez, Betti Bidartek anitz ateraldi eta biratan parte hartu du, hainbat talderekin (Garaztarrak, Oldarra, Etorki...). Haren bi haurrak Arrolako kide izan dira, semea musikari gisa, alaba dantzari gisa.[4][1]

Bere aitak berpiztu Arrola taldeak jauziak eta Nafarroa Behereko errepertorioa bereganatu zituen. 1972ko toberen arrakastaren ondotik, Arrola, Baigorriko dantza taldea, berriz hasi zen bereganatzen baxenabartar errepertorioa. Ordu arteko emanaldietan, Euskal Herri osoko dantzak ematen zituzten, eta bertako errepertorioak leku txikia zuen. 1973an, baxenabartar errepertorioarekin hasi ziren Hegoaldera joaten (Nafarroa Garaira bereziki), eta harremanak josi zituzten hango dantza taldeekin eta gaiteroekin.[5]

Nafarroaren Egunaren sortzaileetarik da: kultura astea antolatu zuten Baigorrin, eta astearen barne, egun hura antolatzea pentsatu zuten, nafartarren arteko harremanak sendotzeko, mugaren gainetik. Musika eta dantzaren bidez, loturak zituzten Tafallako gazteekin, eta, bestalde, Baigorriko gaiteroek Iruñeko gaiteroekin ikasi zuten musika jotzen. Lehen Nafarroaren Egun hartan, Baigorriko etxeetako leihoak aski hertsiak ziren, gazteez aparte uzkur jendea. Aurreiritzien gainetik, ordea, Egunak aitzina egin du. Betti Bidart da lekuko.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d Elustondo, Miel Anjel. (2023). «Bidart anaiak: Etxe baten istorioa, herri baten kontzientzia hartzea» Argia (kontsulta data: 2026-04-26).
  2. a b (Frantsesez) «PODCAST - Témoignage : un patron, cinq repreneurs et quelques rebondissements» SudOuest.fr 2022-07-12 (kontsulta data: 2026-04-26).
  3. «Betti Bidart - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (kontsulta data: 2026-04-27).
  4. «Betti Bidart eta Marcel Haristoy» EKE (kontsulta data: 2026-04-27).
  5. «Betti Bidart eta Marcel Haristoy» EKE (kontsulta data: 2026-04-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya