Share to:

Bide zoru

Bide zorua asfaltatzen

Bide zorua errepide baten gaineko geruzen multzoa da.[1] Zelaigunearen gainean aukeratutako materialek ezarriz egiten da, trafikoaren kargak eusteko eta zirkulazio segurua eta erosoa ahalbidetzeko.[2]

Galtzada eta bazterbideko egitura iraunkorra da eta, orokorrean, oinarri azpiko, oinarriko eta zoladurako geruzek osatzen dute, behetik gora.[2]

Bide zoru motak

Orohar, bi taldetan sailkatzen dira bide zoruak: malguak eta zurrunak.

Malguak

Bide zoru malguak geruza multzo batez daude osatuak; geroz eta sakonago orduan eta deformazio erresistentzia baxuagoa dutelarik, gainazaletik jasotako presioak baxuagoak baitira. Oso trafiko intentsitate baxua duten bideetan izan ezik, bidezoru malguek nahaste bituminoso geruza bat dute gutxienez gainazalean.

Trafiko intentsitateen gorakada dela eta bidezoru erdizurrunak sortu ziren, zementuz egonkortutako geruzekin. Bidezoru erdizurrunei batzuetan erdimalguak ere deitzen zaie, baina malguen taldean kontsideratzen dira, nahaste bituminosoko geruza bat izaten baitute gainazalean. Egitura aldetik portaera malguekiko oso desberdina da.

Zurrunak

Bide zoru zurrunek hormigoi geruza bat dute. Zurruntasuna dela eta trafikoaren karga bertikalak azalera handiagoan banatzen dira presio baxuak sortzen direlarik azpian.

Erreferentziak

  1. Bide zoru, bide-zoru. Euskaltzaindia Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
  2. a b Euskal autonomia erkidegoko errepide-sareko zoruak dimentsionatzeko araua. Testu zabaldua eta berrikusia, 2022ko apirila. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sala, Eusko Jaurlaritza, euskadi.eus (kontsulta data: 2025-1-10).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya