Bidea Helburu

Bidea Helburu Euskal Herriko talde bat izan zen, indarkeriarik gabeko ekintzek Euskal Herrian 50 urteetan zehar egindako ekarpenen berri zabaldu nahi izan zuena.[2][3] Hamar urtez aritu ziren lanean 2011an taldeak jardun publikoari utzi zion arte, Donostian egin zituen Indarkeria-eza Aktiboari Buruzko X. jardunaldiak bukatuta. Ziztadak – Tábanos dokumentala bukatu arte horretan aritu ziren 2012an, webgunea zabaltzen jarraitu zuten, baina zikloa itxi zuen taldeak 2011 urtean. Hamarkada bat lehenago hasi ziren «desobedientzia zibilaren kontrako kriminalizazio» prozesuaren testuinguruan, tresna horrek zabaltzeko egokierarik onena ez zuen garaian. Baina 2011n eszenatokia aldatu egin zen eta utzi zuten.[4]
2009an Sabino Ormazabal kazetariaren liburu bat argitaratu zuten:
- Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat / 500 ejemplos de no violencia. Otra forma de contar la historia. Sabino Ormazabal / Bidea Helburu. Bilbo: Manu Robles-Arangiz, 2009. ISBN: 84-607-7855-X.. Liburuak Creative Commons 2.1 lizentzia librea du, euskaraz[5] eta gaztelaniaz.[6]
2012an dokumental bat sortu zuten Kataluniako Fora de Quadre elkartearekin batera:
- Ziztadak – Tábanos. Fora de Quadre - Bidea Helburu. Zuzendariak hiru izan ziren Carlos Castro, Gemma García Fabrega eta Andrés Oriol, hiru izan ziren gidoilariak: aipatutako azkeneko biak eta Sabino Ormazabal. Ikusgai dago Interneten.[7][8]
2009ko liburuko edukia oinarritzat hartuta dokumentalean indarkeriarik gabeko ekintzek Euskal Herriari 50 urtean egindako ekarpena deskribatu zuten elkarrizketen bidez: Ikastolak, Intsumisioa, Itoitz, Demoak, Kukutza... Esperientzia horiei erreparatuz eman zuten «baztertutako historiaren» berri..[9]
Guztira, 21 pertsonarekin elkarrizketatu zituzten dokumentalean. 52 minutuz ez zuten egin indarkeriarik gabeko borrokaren errepaso trinko bat; ekintza guztien berri ematea ezinezkoa zen; baina indarkeriarik gabeko ekintzen muina eta filosofia azaldu zituzten adibide ezberdinen bidez. Esate baterako, Igor Ahedo Errekaldeko Bizilagunen Elkarteko kide eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslearen hitzetan desobedientzia zibilaren jatorriaz mintzatu zen dokumentalean eta aipatu zuen Erich Fromm filosofo alemaniarrak gizadia desobedientzia zibileko ekintza batetik sortu zela. Eta gizadiaren amaiera masen obedientziak eragin zezakeela. Gainera, desobedientzia zibilaren ekintza mitiko bat aipatu zuen, horrek gizartean eduki duen garrantzia nabarmentze aldera: «1955ean, arraza segregazioaren garaian, Rosa Parksek ez zion autobuseko bere eserlekua gizon zuri bati utzi. Orduan ezinezkoa zirudien arraza segregazioa desagertzea. Egia da ez dela arazoa konpondu, baina bideratu da, behintzat». Izan ere, «posible ez dena posible bihurtzeko artea» iruditzen zaio politika Ahedori.[9]
Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen dokumentala 2012an.[9]

Erreferentziak
- ↑ Ormazabal, Sabino. (2009). Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat. Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa.
- ↑ Susaeta, Igor. (2012-04-24). «Baztertutako historia» Berria (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2013-05-20). «Entrevista a Sabino Ormazabal, miembro de Bidea Helburu "La acción noviolenta de la desobediencia civil es pura pedagogía social"» KEM-MOC (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ «Antimilitarismoaz hausnar eginez amaitu du jardun publikoa Bidea Helburuk» Berria 2011-12-11 (kontsulta data: 2026-08-17).
- ↑ Sabino Ormazabal Elola / Bidea Helburu Taldea. INDARKERIARIK GABEKO 500 EKINTZA. HISTORIA KONTATZEKO BESTE MODU BAT. (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ormazabal, Sabino. (2009). Ejemplos de No Violencia. Otra forma de Contar la historia. Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa.
- ↑ «Ziztadak dokumentala» Argia (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Ingelesez) Ziztadak / Tábanos (EUSK). VIMEO (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ a b c Susaeta, Igor. (2012-04-24). «Baztertutako historia» Berria (kontsulta data: 2026-08-16).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Bidea Helburu Facebook
- Sabino Ormazabal: “Desobedientzia zibila oraina da, baina batez ere, etorkizuna” Lander Arbelaitz. 2013ko elkarrizketa Argian.
- (Gaztelaniaz) Entrevista a Sabino Ormazabal. Jose Luis Fernandez Casadevante. Papeles de las relaciones ecosociales y cambio Social. 120 zbkia. 189-199
- ZIZTADAK dokumentala (2012) Vimeo
- EZ, ESKERRIK ASKO. GLADYSEN LEHIOA dokumentala (2020) Argia.eus
- KRITIKAK-AUTOKRITIKAK, KEINUAK ETA ZUBIAK liburua (Argituz, 2025)
- INDARKERIARIK GABEKO 500 EKINTZA. HISTORIA KONTATZEKO BESTE MODU BAT liburua Sabino Ormazabal / Bidea Helburu. (Manu Robles Arangiz Fundazioa, 2009)
- (Gaztelaniaz) Què és la pau per Sabino Ormazabal? (bideoa) Capsulas de pau. L'Institut Català Internacional per la Pau (ICIP). Youtube (2'20'')
- Sabino Ormazabalen testu batzuk euskaraz. sabinoormazabal.org (Artxibatua)
- (Gaztelaniaz) Sabino Ormazabalen testu batzuk erdaraz. sabinoormazabal.org (Artxibatua)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









