Bikaner
| Bikaner Hindiz | |
|---|---|
| hiria | |
Laxmi Niwas jauregia | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Estatua | Rajasthan |
| Posta kodea | 334001 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 28°01′05″N 73°19′01″E / 28.0181°N 73.3169°E |
![]() | |
| Azalera | 270 km² |
| Altitudea | 242 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 529.007 |
| Dentsitatea | 1960 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1486 |
| Telefono aurrizkia | 0151 |
| Hiri senidetuak | Udine |
Bikaner (hindiz बीकानेर) Indiaren mendebaldeko Rajastan estatuko hiria da. Jaipur hiriburutik 330 kilometrora dago eta 723.982 biztanle ditu (2008). Thar basamortuaren erdian dagoenez basamortuko klima du.
Historia
Marwarreko erregearen seigarren semea zen Rao Bikak iparraldeko lurrak konkistatzeari ekin zion eta 1485an gotorleku bat eraiki zuen, Bikaren asentamendua izena emanez (Bikaner), eta urtebetera hiria sortu zen. Basamortuaren erdian zegoenez Erdialdeko Asiaren eta Gujaraten arteko oasia kontsideratu zen eta honek aberastasun handia ekarri zion hiriari, baita berehala mogolen menpe geratu izana ere. XVIII. mendean mogolen boterearen gainbeheraren ondorioz istilu handiak izan zituen Marwar erresumarekin.
1815ean Surat Singh maharaja tiranoaren aurka altxatu ziren thakurak eta honek britainiarrei laguntza eskatu zien aurre egiteko. 1818ko itunak Bikaner printzerria Britainiar Raj bihurtu zuen. Bikaner printzerria Indiako seigarren lurralde handiena zen baina 1949an Rajasthanen barnean sartzerakoan bere lurrak hiru barrutitan banatu ziren.
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 30.5 | 35.5 | 41.4 | 45.8 | 47.3 | 47.5 | 44.2 | 42.9 | 42.3 | 40.4 | 36.8 | 31.3 | 47.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23.0 | 25.5 | 31.8 | 38.2 | 41.7 | 41.6 | 37.8 | 36.6 | 36.7 | 36.2 | 30.7 | 25.3 | 33.8 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.3 | 17.1 | 23.4 | 30.2 | 34.3 | 35.2 | 32.8 | 31.7 | 30.7 | 27.7 | 21.5 | 16.1 | 26.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.6 | 8.8 | 15.0 | 22.1 | 26.8 | 28.8 | 27.7 | 26.8 | 24.7 | 19.1 | 12.1 | 6.9 | 18.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −0.9 | −2.7 | 3.7 | 12.0 | 15.8 | 19.8 | 20.3 | 20.4 | 16.3 | 10.2 | 3.3 | -0.9 | -2.7 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5 | 7 | 10 | 7 | 31 | 46 | 106 | 71 | 34 | 4 | 3 | 1 | 325 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 1.0 | 1.5 | 0.9 | 2.6 | 3.2 | 6.6 | 5.6 | 3.0 | 0.6 | 0.3 | 0.5 | 26.6 |
| Hezetasuna (%) | 49 | 43 | 34 | 25 | 27 | 39 | 58 | 61 | 52 | 36 | 40 | 48 | 42.7 |
| Iturria: NOAA (1971-1984) [1] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak
- Junagarh Fort: 1589 eta 1594 artean izan zen eraikia eta Chintamani izena jarri zitzaion. XX mendean agintariak Lalgarh Palace mugitzerakoan izena aldatu zioten, Junagarh Fort (gotorleku zaharra) ipiniz. Hasieran hiritik kilometro eta erdira bazegoen ere gaur egungo Bikanerrek erabat inguratzen du gotorlekua. Etsaiek sarritan erasotu arren inoiz ez zuten lortu gotorlekua berenganatzea. Gotorlekuaren barnean jauregiak eta tenpluak daude. Guztia hareharri gorriz eta marmolez egina dago.
- Lalgarh Palace: Ganga Singh maharajari iruditzen zitzaion Junagarh Fort ez zela monarka moderno batentzako egoitza egokia eta aitaren izena eramango zuen jauregia eraiki zuen gotorlekutik 7 kilometrora. Sir Samuel Swinton Jacob arkitektoak diseinatu zuen eta bere jauregia izango zen Laxmi Niwas jauregia 1902rako eraiki bazen ere multzo guztia 1926an bukatu zuten. Hau ere hareharri gorriz egina dago.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Zahedan Climate Normals 1971-1984. National Oceanic and Atmospheric Administration (kontsulta data: December 21, 2012).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) www.bikaner.nic.in
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










