Share to:

Biniou

Biniou
Deskribapena
Motaxirolarru
Hornbostel-Sachs sailkapena422.112


Binioù bretainieraz gaita esan nahi du, hots, Bretainiako gaita edo xirolarru nazionala da.

Bi binioù mota daude: binioù kozh (kozh bretoieraz "zahar" esan nahi du) eta binioù bras (bras bretoieraz "handi" esan nahi du), azken hau batzuetan pib-veur ere deitua da.

Ezaugarri orokorrak

Binioù bras delakoak Eskoziako xirolarruaren antza handia du; tresnaren joko edo multzoak Bretainiako musika tresnagintzako etxeek egin edota Eskozia nahiz beste herrialdeetatik ekarri ohi dira.

Binioù kozh xirolarruak zortziren baten doinua du eta soinuz bizia da; bere notarik biziena eskoziar gaitaren nota bizienaren berdina da. Bordoi bakar bat du, tonikatik bi zortziren baxuagoa dena. Usadioz beste musika tresna batek lagundurik bikoteka jo ohi da: bigarren musika tresna hau bonbarda izan ohi da, binioù gaitaren zortziren bat azpiko doinua du, hau bretoi dantzak dantzatzeko aproposa delarik. Binioù bras xirolarrua bagad baten osagarri izan ohi da.

Bretoien artean ohikoa da binioù xirolarruak jatorria KernVeur (bretoieraz Kornualles) herrialdean duela aipatzea. Baina herrialde horretako hainbat ohitura eta kornubiera bera ere jadanik hilka daudenez, herrialde hartan binioù xirolarrua ere desagertua dagoela dirudi.

Teknika

Binioùa jotzeko sutell izeneko hodi txiki batekin sac'h larruzko poltsa puztu egiten da. Binioù jotzaileak poltsa ezkerreko besapean jartzen du eta zapaltzerakoan airea gainerako tutuetatik ateratzen da. Tutu batek levriad izena du eta sei zulo dituen mihi bikoitzeko makila da, beste tutua c'horn-boud da eta pedal tonikoa da.[1]

Historia

Bretainiako xirolarru zaharrena veuze da. dagoeneko XVI. mendean aipatzen dena. Binioua bera Eskoziatik XIX. mendearen amaieran ekarri zela pentsatzen da.[2]

XX. mendearen hasieratik bondarda jotzaile batekin bikotea osatuz jotzen da, biak ala biak garai hartan Bretainian arrakasta handia zuten musika tresnak baitziren. Herrietako jai guztietan eta ezkontzatan bonbarda-biniou bikotea izaten zen, hala Bretainia Beherean, Bretainia Garaian eta Bro Gwened eta Bro Kernev lurraldeetan.[3]

Lehen Mundu Gerraren ondoren binioua baztertu egin zen eta 1970.eko hamarkadan hasi zen erabiltzen berriz, bonbardak lagunduta orduan ere.[4] 1990.eko hamarkadan instrumentu askotako taldeetan sartzen hasi zen. Ar Re Yaouank eta Gwerz taldeak izan ziren binioua inkorporatu zuten musika talde aipagarrienak.[1]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b Ifig Castel. (2008). Bombarde et biniou. Les secrets de la vie de couple. Lannion, Dastum Bro Dreger, coll. « Mémoire d'aujourd'hui », 128 or. ISBN 978-2-908604-17-7..
  2. (Ingelesez) «Binioù kozh (bagpipe) - French - The Metropolitan Museum of Art» www.metmuseum.org (kontsulta data: 2026-01-11).
  3. Robert Marot. (1987). La Chanson populaire bretonne, reflet de l'évolution culturelle. J. Grassin, 23 or..
  4. Roland Becker eta Laure Le Gurun. (1994). La musique bretonne. Spézet, Coop Breizh, 119 or. ISBN 2-909924-19-X..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya