Biozkadak
| Biozkadak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Luis Jauregi |
| Argitaratze-data | 1929 |
| Izenburua | Biozkadak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | hitz neurtua |
| Hizkuntza | euskara |
Biozkadak poema liburua 1929. urtean argitaratu zuen Iruñean Luis Jauregi apaizak, "Jautarkol", ondoren Koldobika gisa sinatuko zuenak. Biozkadak gerora etorriko zen olerkarien mugimenduan oihartzun handia izan zuen liburua da, generoaren berritzailea. Garaiko euskal poesian aldaketa handia ekarri zuen. Izan ere, deologikoki tradizionala eta tradizionalistaren zutabeak defendatzen ditu egileak.[1]
Garrantzia
Jon Kortazarren hitzetan garaiko lore jokoetan eta poesia lehiaketetan irizpide poetiko erromantikoa nagusitzen ari zen, esaldi eta poema luzeak hobesten ziren. Hasieran Jauregiren poesiak bide hori jorratzen badu ere, laster joko du Gustavo Adolfo Bécquerren bidera, eta noiz edo noiz, poesiaren alde estuagoa adieraziko du Jautarkolek.[1] Garaiko idazleek liburuaren garrantzia ikusi zuten. Horregatik, bere egileari omentzeko, Euskaltzaleak elkarteak antolatu zuen Lehen Olerti Eguna Errenterian egin zen eta, egitaraua barruan, Jaurtakol omendu zuen.[2]
Ezaugarriak
Kortazarrek berak lau ezaugarri nagusi nabarmentzen ditu poesia-multzo honetan:[1]
- Erromantizismoaren bideak, oso bide topikoak.
- Alegoriarako tendentzia berezia, kanpoko egoera bihurtzen du barne munduaren erakusgarri.
- Pertsonaien aukeraketan, Jauregik pertsonaia nagusien balio sentimentala eta jakinduriakoa erabiltzen du bizitzari barne zentzua emateko.
- Poema liburuak ideologia tradizionala eta tradizionalistaren zutabeak defendatzen ditu, bereziki erlijioa Jacint Verdaguer poetak egin zuen moduan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- [1] Jon Kortazar: "Biozkadak (1929). Koldobika Jauregi".
- [2]] Biozkadak liburua PDF batean.
- (Gaztelaniaz):[3] Orixek egindako liburuaren metrikaren gaineko kritika Euzkadi aldizkarian, 1930/01/03.][Betiko hautsitako esteka]
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









