Bisonte
| Bisonte | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Artiodactyla |
| Familia | Bovidae |
| Subfamilia | Bovinae |
| Generoa | Bison H. Smith, 1827 |
| Espezieak | |
| Datu orokorrak | |
| Elikadura iturri nagusia | Poaceaea, Ezpata-belarra, Eudicotyledoneaea, Sahatsa eta Ozothamnus leptophyllusa |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | bison (en) |
Bisontea animalia ugaztun eta hausnarkari handia da. Gaur egun, bi espeziek baino ez dute bizirik irauten, Amerikako bisontea (Bison bison), bi azpiespezierekin eta Europako bisontea (Bison bonasus). Bison bonasus montanus izeneko azpiespeziea Europako bisontearen eta antzinako Kaukasoko bisonte europarraren arteko nahasketa bat da.
Amerikako espeziea, nahiz eta bere kopurua asko murriztu den azken mendetan, desagertzeko arriskutik kanpo dago. Europako bisontea ordea galtzeko arriskuan dago, kaltebera egoeran.
Bisontearengatik gertuen dagoen generoa "Bos", da, eta harekin nahastu eta ugalkorrak diren hibridoak sortu daitezke, esate baterako beefaloa, hau da, bisonte eta behiaren arteko hibridoa, (Europan zubrona deitzen da). Yakaloa bere aldetik Yaka eta bisontearen arteko nahasketa dugu. Bisonte espezie eta azpiespezieak ere beraien artean arazorik gabe gurutzatu daitezke eta ondorioz animali orokorki ugalkorrak sortzen dira.
Bisontearen espezie eta azpiespezieak

- Bison bonasus bonasus edo Lituaniako bisontea. Egun irauten duen bakarra.
- † Kaukasoko bisontea, (Bison bonasus caucasicus).1930. urtean desagertuta
- † Hungariako bisontea, Karpatoak mendietako bisonte bezala ere ezaguna, (Bison bonasus hungarorum), 1790. urtean desagertuta.
- Bison bonasus montanus, Kaukasako bisonte hibridoak. Bere izendapena Europako bisontearen azpiespeziea bezala eztabaidan dago oraindik adituen artean[1].
Azpiespezieak:
- Amerikako basoko bisontea, (Bison bison athabascae)
- Amerikako ordokietako bisontea, (Bison bison bison)
Garai zaharretan desagertutako bisonte espezieak (Fosilak)
- †Bison antiquus
- †Bison shoetensaki
- † Bison voigdtedtensis
- †Bison latifrons
- †Bison occidentalis
- †Bison priscus, bi azpiespezie izan ziren:
- †Bison uriformis
- †Bison sivalensis
Bisonte hibridoak
- Beefaloa, behia eta Amerikako bisontearen arteko nahasketa. Hibrido mota hau "Cattalo" deitzen da baita ere.
- Yakaloa, Yaka eta Amerikako bisontearen arteko hibridoa. Kanadako zenbait abeltzainek hazten dituzte halako abereak.
- Zubron, Europako bisontearen eta behiaren arteko nahasketa bat da.
Bisonteak Euskal Herrian
Euskal Herrian ere orain dela milaka urte bisonteak bizi ziren, eta honen lekukotasuna gizaki paleolitikoak utzi zuen labar-pinturetan, Altxerrin Santimamiñe, Venta Laperra edo Etxeberriko leizeetan esate baterako.
Labar-pintura hauetan agertzen ohi den bisonte espeziea Bison priscus da gehienetan, adar handiko bisontea. Hala ere Bison bonasus eta Bison uriformisen marrazkiak ere agertzen dira.
Bisonteari buruzko zenbait artikulutan, Euskal Herriko azken bisontea XII.en mendean Nafarroako Erresumako basoetan ehizatu zutela aipatzen da, baina informazio horren iturria zehaztu gabe.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










