Share to:

Border collie

Border colliea
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Erresuma Batua
Altuera
53 cm
Kumaldiaren tamaina6
Katalogo kodea297

Border colliea abere txakur arraza bat da, collie familiakoa. Euskal Herrian batez ere ardi txakur edo artzain txakur gisa da ezaguna, baina gainera behi txakurra, ahuntz txakurra, zaldi txakurra, oilo txakurra, ahate txakurra eta antzara txakurra ere bada, abeltzainei abere horiek guztiak gidatzen laguntzeko gaitasuna baitu.

Lagunkoia, ikasteko ahalmen handia du. Agility ekintzetarako, abeltzaintzarako eta beste ekintza batzuetarako erabiltzen dira.

Historia

Izen honen jatorrian (Ingelesez) border muga adierazten du. Border colliea Eskozia eta Ingalaterra arteko mugan sortu zen, abereak gidatzeko aproposenak hautatuz; hortik datorkio izenaren lehen osagaia, border («muga», ingelesez).[1]

Collie izena (edo haren aldaerak: colly, colley), berriz, lehenengoz XIX. mendeko idazkietan ageri da, baina ahoz lehenagotik erabiltzen zen, eskozieraz. Hitz horren esanahia ez dago argi; teoria batek dio eskoziako gaeleratik datorrela eta «erabilgarri» esan nahi zuela jatorrian.[2] Beste teoria batek dio eskoziako gaelerako coaly adjektibotik («ikatza bezain beltz») hitzetik datorrela.[3]

Itxura

Border colliea tamaina ertainekoa da. 16 eta 23 kilogramo bitartean pisatzera heltzen da. Askotariko koloreak izan ditzake, ohiko kolore nagusiak hauek izanik: beltza, beltza eta marroia, beltza eta zuria, zuria eta buruko zati batzuk beste kolore batekoak. Kolore nagusiarekin batera, sarritan zuria izaten dute, eskuarki


sabelaldean eta bularraren azpian, sorbalden gainean, eta aurpegiaren eta hanken zati batzuetan; baina, zenbaitetan, buruan dute soilik zuria ez den kolorea, edo gerta daiteke zuria inon ez izatea (ezohikoa) edo bularraldera eta behatzetara mugatzea (hala nola Australiako kelpie arrazan). Gerta daiteke pintoa izatea ere, edozein kolore konbinaziorekin. Eredu zabalduenak hauek dira: oro har kolore argia, punta beltz edo ilunekin; zuri-beltza; beltza eta marroia; eta hiru kolorekoa (beltza, marroia eta zuria).

Gorputz atletiko du, bular baxua. Sendoa eta bizkorra da. Arren garaiera 46,5 eta 56 zentimetro bitartekoa izaten da, eta emeena 46 eta 53 zentimetro bitartekoa. Buztan luze izaten du, kurbatu samarra, ile ugarikoa.

Bada border farm izeneko arraza bat, border colliearen ezaugarri berdintsuak dituena, baina tamaina txikiagokoa eta ile gutxiagokoa.

Izaera

Txakur burutsu edo adimentsutzat jotzen dute jabeek. Oso leiala da, bereziki lidertzat hartzen duen duen gizakiarekin. Begirada du ezaugarri nagusitarikoa. Lan egiten duenean oso zoriontsu izaten da. Bizkortasun handia du. Maitekor eta mantsoa da, pertsonekin eta beste animaliekin gizartekoia da. Ariketa fisikoa egin behar izaten dute egunero, oso mugituak dira. Border colliea lanerako txakur egokia da: dela abereak gidatzeko, dela erakustaldietarako.

Agility kirolean txakur arraza trebeenetakoa da border colliea. Kirol horretan, gidariek txakurra oztopo-sail batzuetatik eraman behar dute, eta horren bidez txakurraren gaitasunak, kontzentrazioa, adimena, gizartekoitasuna eta bizkortasuna erakusten dituzte.

Ezaugarriak

AEBko border collie bat, ardi txakur lanetan.
Frantziako border collie bat, behi txakur lanetan.
Ingalaterrako border collie bat, bat ahate txakur lanetan, erakustaldi batean.

Border colliearen aurreko bista:

  • Burua: garezur zabala. Muturra motza eta gogorra da.
  • Sudurra: beltza izan ohi da; hala ere, ile marroiko txakurrek sudur marroia izaten dute.
  • Begiak: ondo banatuta izan behar dituzte, forma obalatua eta tamaina ertaina izan behar dute. Marroia da kolore arruntena, baina urdinak izan ditzakete.
  • Belarriak: tamaina ertaina dute. Zuzenak, erdi zuzenak edo jausiak dira.
  • Hortzak: oso gogorrak.
  • Lepoa: luzera onekoa, sendoa eta gihartsua dauka.
  • Gorputza: itxura atletikoa, bular sakona. Bizkarra zabala eta gihartsua du.

Gorputz adarrak

  • Oina: obalatua, sendoa eta osasuntsua. Hatzek batera egon behar dute.
  • Buztana: luzea.

Ilea

Bi motatakoak izan daitezke:

  • Luzea
  • Motza

Kanpoko geruza sarria da, eta barrukoa sarria eta leuna. Belarrietan ile motza eta laua dauka.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  1. (Ingelesez) «Border Collie» American Kennel Club (kontsulta data: 2026-07-31).
  2. (Ingelesez) Day®, National Purebred Dog. (2017-02-25). «The Etymology of Collie» National Purebred Dog Day® (kontsulta data: 2023-06-27).
  3. (Ingelesez) Oxford English Dictionary (Oxford University Press) 1933.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya