Botafumeiro

Botafumeiroa (galizierazko hitza, «ke-barreiatzailea» esan nahi duena) Compostelako Donejakueko katedralaren ikurrik ospetsuena da, intsentsu ontzi erraldoi bat. Gordeta egoten da, baina, lanean jartzeko ordua heltzen denean, tenpluaren sabaian ezarritako mekanismotik zintzilikatu eta zabuka mugiarazten dute tiraboleiro izeneko sei-zortzi gizonek, abitu gorriz jantzita.[1][2][3]
Botafumeiroa, berez, meza berezi batzuetan baizik ez du erabiltzen katedralak, ospakizun liturgikoen egutegi bati jarraituz. Hala ere, beste edozein egun eta mezatan lanean jartzen dute, katedralari 300 euro inguru ordainduz gero; ordaindutako saio horietan, ohikoetan bezala, mezara etorritako edonorentzat dago ikusgai, baita ordaindu ez dutenentzat ere.[3][4]
Meza berezi horietatik kanpora, La Alcachofa («alkatxofa») esaten dioten intsentsu-ontzia jartzen dute,[3] eta ez dute botafumeiroa bezala sabaitik zintzilik zabuka erabiltzen.
Historia
XII. mendeko Codex Calixtinus dokumentuari XIII. mendean eginiko albo ohar batek aipatzen du lehenengoz botafumeiroa, turibulum magnum («intsentsu ontzi handia») izenarekin.[1][5] Erromesak nekatuta eta zikin heltzen ziren. Intsentsuak usain desatseginak kentzeko balio zuen; gainera, jendeak uste zuen efektu profilaktikoa zuela izurriteen eta epidemien aurka. Eta, jakina, intsentsua erretzea liturgiako parte garrantzitsua ere bada: «Jainkoari egindako otoitza» da.
Geroztik, bost botafumeiro erregistratu dira historian: lehena, Luis XI.a Frantziakoak oparitua, zilarrezkoa, 1499an Katalina Aragoikoa katedrala bisitatzen ari zela Prateríasko atea jo zuena; bigarrena, istripu haren ondoren egindako botafumeiro berria, 1622 arte iraun zuena, zilarrezkoa hura ere; hirugarrena, haren ordez jarritakoa, zilarrezkoa, Napoleondar gerretako Iberiar Penintsulako Gerran frantses soldaduek 1809an ebatsia; laugarrena, haren ordez jarritakoa, burdinazkoa, XIX. mendearen erdialderaino iraun zuena; eta bosgarrena, 1851z geroztik erabiltzen dutena, hasieran letoiz hutsezkoa eta 51 kilokoa, 2006an zilarreztatu zutenetik 53 kilo pisatzen duena.[1][6]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «El botafumeiro, de la A a la Z», La Opinión A Coruña, 2010-07-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pontevedra, Silvia R.. (2007-07-11). «Debú para peregrinos ingleses» El País (kontsulta data: 2010-12-08).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Otero Ricart, J. A.. (2010-03-28). «Tiraboleiros» La Opinión A Coruña.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Galizieraz) «Solicitar o Botafumeiro»[Betiko hautsitako esteka], SantiagoTurismo.com webgunea (Santiago de Compostelako turismo webgune ofiziala). Eskuratze data: 2010-12-08.
- ↑ (Galizieraz) «O Botafumeiro», SantiagoTurismo.com webgunea (Santiago de Compostelako turismo webgune ofiziala). Eskuratze data: 2010-12-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pontevedra, Silvia R.. (2010-07-24). «El primer libro del Botafumeiro saca a la luz sus leyes físicas» El País.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









