Share to:

Botaharri

Botaharri
sports equipment (en) Itzuli eta tripodea
Botiloa (botaharri mugikorra), Hazparnen, errebote partida batean sakea egiteko erabiltzen, 2010. urtean. Errebote partidetan sakea esku hutsez egiten da, nahiz eta gero pilota erremintarekin jotzen den. Irudi gehiago

Botaharria edo sakarria, luzeko pilotako modalitateetan sakea egiteko erabiltzen den elementu bat da, plazan finko ezarria. Gaur egun, laxoan eta errebotean, sakea egiteko mugikorra den altzari bat ere erabiltzen da, botiloa deitua. Botiloa harriz, zurez edo burdinaz egindako atril antzeko bat da, tripode baten gainean ezarria; botaharri, aldiz, eraikin bati atxikita edo plazaren ertzean kokaturiko harrizko altzari finkoa da. Bai sakarria, bai botiloa, sakean haren gainean pilotari botea eragiteko erabiltzen da, sakatzaileak pilota jo aitzinetik.[1]

Uitziko botaharri zaharra.

Garai bateko harrizkoa eta finkoa zen eta herri batzuetan gordetzen dira, baina tripodeak oinarri dituztenak erabiltzen dira 20. mendetik aurrera. Botilo mugikor modernoa zelaiko toki finko batean jartzen da, mugi badaiteke ere. Aldi berean, igo edo jaitsi daiteke sakea egingo duenaren gustura.

Ohikoan, botaharria joko-eremuaren mutur batean jartzen da. Joko-eremua bi zatitan banatzen duen zeharkako marra bat markatzen da bote luzeko jokoetan, eta sakerako eremua botaharriaren eta erdiko marra horren arteko eremua da. Zenbaitetan joko-eremua aldapatsua izaten da; orduan, botaharria joko-eremuaren beheko aldean jartzen da.

Erreferentziak

  1. «Botarria» www.laxoa.com (kontsulta data: 2024-09-21).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya