Botere-banaketaBotere-banaketa edo botereen banaketa[1] Estatu bat gobernatzeko eredu bat da. Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; botere legegilea, botere betearazlea eta epaitzeko boterea. Botere-banaketa, Montesquieuren araberaLegeen espirituaz Genevan argitaratu zuen 1748an Montesquieuk, eta bertan pasarte honetan definitu zuen botere banaketa:
Gerora, laburtu izan da hirutasun hau triada edo hiruko politiko gisa, hiru adarren definizio orokor hauekin:
Botereen arteko kontrol eta orekaBotere desberdinak egonik ere, haien arteko kontrol eta oreka mekamismoak egon beharko liratekeela defenditu izan dute pentsalari politikoek. . Immanuel Kant izan zen ideia horren defendatzailea, adibidez. Hau da, boterearen edo estatuaren hiru adarretan bakoitzak beste biak mugatzeko edo kontrolatzeko ahalmena izan beharko luke, estatuaren hiru botere bereizien arteko oreka sortuz. Hiru botereen arteko oreka edo geometria simetrikoa izan behar denik ere ez du esan nahi printzipioak. Subiranotasunaren printzipioaren arabera, demokrazia ohiko batean, herriarenan denean subirautza, eta honen adierazpen nagusia hauteskundeen bidezko biltzar legegile bat onartzea bada, subirautzaren eta legegilearen emaitza dira botereak: legegileak alda dezake botereen egituraketa zehatza, subirautzaren isla delako.[2] Erreferentziak
Kanpo estekak
|