Brile

Brilea[1] haur eta gazteen jokoa da. Joko sinplea da, hiru elementu besterik behar ez duena: lagun taldea, baloia eta joko eremua.
Izena
Euskal izenaren jatorria, antza denez, frantseseko brûlé («errea») hitza da. Izan ere, frantses herrietan bada beste joko bat, balle brûlée («baloi errea») deritzotena, beisbolaren Europako aldakia edo izan litekeena. Joko horretan, Brûlé ! diote, aurkaria pilotaz jotzen dutenean.[2]
Euskal Herriko beste lekuetan izen ezberdinak ditu. Adibidez, Bilbo inguruan zelai errea esaten zaio, ziurrenik gaztelaniazko campo quemadotik eratorria.
Euskal Herriko erdal izenak
Euskal Herriko erdaretan, hainbat izen ditu: gaztelaniaz, balucón, brilé, campo quemado, cementerio eta abar.[3], Frantsesez, berriz, balle à deux camps deritzo.
Joko eremua eta jokalarien kokapena
Joko eremua lau zatitan banatzen da, eta lagun taldea, berriz, bi taldetan. Erdialdeko bi zatietatik batean, talde bat jartzen da; eta bestean, beste taldea. Talde bakoitzetik lagun batek, joko eremuaren bestaldeko muturreko zatira joan behar du.
Jokatzeko modua
Muturreko zatietan geratzen diren jokalariek joko eremuaren erdialdeko zatian dauden aurkarien kontra jaurti behar dute baloia, baloiak aurkarietakoren bat jotzeko helburuaz.
Baloiak inor ukitu ez badu, kontrako aldean dagoen jokalariak harrapatu behar du. Aurkariren bat ukitu badu, ordea, jokalari horrek kanpora joan behar du. Barruan geratzen diren azken biek, hurrengo txandan muturretan jokatzeko eskubidea bereganatzen dute.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Girotze Barnetegiak. Euskara Zerbitzua. Zabalkunde-lanak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, 1993.
- ↑ «Campo quemado».
- ↑ https://asisejuega.com/juegos-infantiles/quemados-2/
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









