Brontze
| Brontze | |
|---|---|
| Konposizioa | kobre eta eztainu |
| Mota | kobre-aleazio eta sculpture material (en) |
| Ezaugarriak | |
| Dentsitatea | 8.600 kg/m³ (313 K, solido) |
| Identifikatzaileak | |
Brontzea edo burdinoria[1] kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait nahasturaren izena da. Eztainuaren proportzioa % 3 ingurukoa izaten da. Horretaz gain beste zenbait metal gehi dakioke, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera. Brontzeak kobreak baino ahalmen mekaniko hobeak izaten ditu.
Kobre eta zink metalak oinarritzat dituzten nahasturei letoi esaten bazaie ere, askotan hauek eztainua ere dutenez, ez dago oso argi bien arteko muga non dagoen, baina oro har, nahasturak zinka baino eztainu gehiago badu brontze izena ematen zaio.
Gizakiak sistematikoki ekoizten hasi zen lehen metal-nahastura izan zen, Brontze Aroan hain zuzen. Aplikazio ugari ditu, korrosioa eta marruskadura jasaten dituzten piezetatik hasi, eta musika instrumentuetaraino (kanpaia, gong-a, piano korda...). Milaka urtetan armagintza eta tresnagintza material nagusia izan zen eta historian zehar bitxigile eta eskultore ugarik erabili izan dute. Aurrekoaz gain, brontzezko txanpon eta piezak antzinako ekonomietan oinarrizkoak izan ziren eta garrantzitsuak dira baita gaur ere.
Historia
Brontzearen erabileraren hasiera oso garrantzitsua izan zen edozein zibilizaziorentzat, teknologiaren historiako metal-nahasturarik berriztatzaileena da eta. Erremintak, armak eta etxegintzako hainbat material ere brontzea dute osorik edo parte batean, mosaikoak adibidez.
Hasieran kobrea eta artsenikoa nahastuz, nahastura naturalago bat egiten zuten, artseniko-brontzea. Nahastura hori, % 2 artseniko zuena, Brontze Aroaren hastapenetan erabili zen. Baina geroago ohikoagoa izan zen kobrea eta eztainua erabiltzea, "benetako brontzea" lortzeko. Eztainua, herrialde askotan ez zegoenez, beste toki batzuetatik ekarri behar izaten zuten.
Kobrea eta eztainua erraz nahas daitezke baina halako osagaiak dituzten meategiak, oso gutxitan egoten dira elkarrengandik gertu: Iranen eta Thailandian ezagutzen dira meategi misto garrantzitsuenak. Horietaz aparte, eztainua leku gutxitan aurki daiteke, eta meategietara iristeko bidaiek, merkataritza eta elkartrukatzea sustatu zuten Brontze Aroan.
Antzinako Egipton, material metalikoak kobrearekin nahasten zuten kobrea, artseniko, eztainua, urrea eta zilarrarekin. “Erresuma Berria”n dauden hilobietan, edo Karnakeko tenpluan aurki daiteke horren inguruko informazioa, hor ikus daiteke eta, k.a. XV. mendeko fundizioa.
Grezia klasikoaren garaian, beraien marmolaren tradizio eskultorikoan, badakigu ere brontzezko fundizio teknika garatuak egin zituztela, K.a V.mendean eginiko Riaceren brontzeak horrela frogatzen baitu.
Erreferentziak
- ↑ «burdinori» Euskaltzaindiaren Hiztegia (kontsulta data: 2022-01-22).
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









