Brunch


Brunch-a (etimologikoki breakfast-etik abiatuta — ingelesezko hitzak «gosaria» esan nahi du — lunch-arekin — «bazkaria» —), gosari berantiarra ere esaten zaio, eta bi otordu, hamaiketakoa eta gosaria konbinatzen ditu. Euskal Herrian kontzeptu honi hurbiltzen den hitza hamaiketako da baina ez da hain oparoa izaten.
Jatorria
Jatorriz XIX. mendekoa da ohitura. Garai hartan Erresuma Batuan maila sozialeko altuko jendeak hamaiketako oparoak antolatzen zituzten igandeetan, berandu samar. Ohitura Estatu Batuetara eta Mexikora zabaldu zen eta, ondoren, mundu zabalera.
Brunchari buruz idatzi zen lehen aldia Punch aldizkari satiriko ingelesean izan zen, 1896an.[1]
Noiz?
Brunch baterako ordu egokiena goizeko hamarrak dira, ordu bata arte. Nolabait, berandu altxatuta gozaldu gabe gelditu nahi ez duen jendearentzat. Jatetxe eta hotel batzuek brunch bat eskaintzen dute, batez ere igande eta jaiegunetan ordu tarte horretan. Brunch horiek autozerbitzu gisa antolatuta dagoen buffet bat dira, oro har.
Prestaketa
Normalean plater batzuk ez dira aldatzen. Arrautzak, ohiko moduan prestatuak (Benedict eran, nahaskian, frijituak edo poxatuak), ogi txigortua, gazta, ahuakatea, izokin ketua... Ezinbestekoak izaten dira aukera gozoarik ere, arto opilak, pankakeak, bizkotxoak, fruta freskoa... Edariei dagokienez, kafea eta tea oinarrizkoak dira. Ohikoa izaten da ere zuku naturalak eta smooothieak.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









