Jaialdiak bederatzi egun irauten ditu, eta iraileko lehen astelehenean amaitu ohi da (AEBetan Lanaren Eguna).[2] Ekitaldi nagusia gizaki baten irudi erraldoi baten erreketa izaten da, jaialdiaren zazpigarren egunean.[3] Zenbaiten iritziren arabera azken urteetan jaialdiaren jatorrizko izpiritua pixka bat galdu bada ere (sare sozialetakoinfluentzerren, ospetsuen eta Silicon Valleykoelitearen eraginez),[4] urtero ia 80.000 pertsonaren bilgune izaten jarraitzen du.[5]
Kontzeptua
Jaialdiaren alderik ikusgarriena artistikoa izan arren (arte-erakusketa erraldoi baten itxuran), antolatzaileek esperimentu sozial gisa definitzen dute: mundu mailako aktibista komunitatearen bilgune izatea, pertsona guztien inklusioari, autoadierazpenari, eta ospakizunari lekua emanez. Jaialdian zehar, aldi bateko hiri oso bat eraikitzen da, zerbitzu askorekin (ospitalea eta aireportua, esate baterako), amaitu eta gero erabat desmuntatzen dena, inolako arrastorik utzi gabe.[6]
Jaialdian oinez, bizikletaz edo arte-ibilgailuetan mugitzea bakarrik onartzen da ("ibilgailu mutanteak" jaialdiaren hizkeran).[7] Aipagarriak dira, halaber, oinezko ibilgailu mutanteak, hala nola 2007an jaialdirako eraikitako Mondospider, zortzi hankako altzairuzko armiarma.
Ekitaldiaren espiritua hamar hastapenetan laburbiltzen da:[8]
Inklusio erradikala : parte hartzaile guztiak (burnerrak) ongi etorriak dira. Sarrera-txartela baino ez da behar, eta "biziraupen-gidako" aholkuak jarraitzea borondatezkoa da.[9]
Dohaintza: «opari-ekonomia» bidez bizirautea bilatzen da, elkarri objektuak emanez edo mesedeak eginez, trukean ezer espero gabe.
Desmerkaturatzea (decommodification) : ekitaldiak edozein prozesu komertzial, publizitate edo erlazionatutatik libre dagoen ingurune soziala sortzea du helburu, jarduera horietatik sortzen den esplotazio-kulturari ihes egiteko. Onartzen diren diru-transakzio bakarrak ekitaldirako garraioarekin edo izotza eta edari alkoholgabeak erostearekin lotuta daude, eta etekinak irabazi-asmorik gabeko hainbat erakundetara bideratzen dira.[10]
Autarkia erradikala : parte-hartzaileek prestatuta egon behar dute basamortua bezalako eremu gogorrean bizirauteko. Beharrezko guztia ekarri beharko dute, bertan ez baitago falta dena erosteko modurik.
Autoadierazpen erradikala : norbere eta besteen adierazpen askatasuna errespetatzea, artearen edota beste formen bidez, nahi den arroparekin, zein biluzik.
Komunitate-ahalegina : lankidetza eta balioetan oinarritutako komunitatea sortzea, espazio partekatu eta seguruan.
Erantzukizun zibikoa : tokiko legeak errespetatzea, jaialdiaren barruan egiten dituzten ekintzen erantzukizuna hartuz.
Arrastorik ez: helburu nagusietako bat eskualdean ekitaldiaren arrastorik ez uztea da, parte hartzaileen kolaborazioarekin.
Parte-hartzea: helburua jendea behatzaile hutsa ez izatea da, parte hartzearen etika sustatuz.
Berehalakotasuna : jaialdiaren oinarrizko zutabeetako bat.
Historia
Jaialdiak 1980ko hamarkadan du jatorria, Kaliforniako hondartza batean lagun arteko solstizio-ospakizun informaletan.[11] Jaialdia handitu ahala, poliziarekin arazoak hasi ziren; 1990 urtean Black Rockera aldatu zuten, Nevada estatuan. Parte hartzaileen erreferentzia izateko eta basamortuan inor ez galtzeko, urterik urte, Burning Man eskulturari garaiera gero eta handiagoa eta argiztapena eman zitzaion, faro funtzioa betetzeko.[12]
Lehen urteetan, jaialdiaren zabalkundea ahoz-ahozkoa izan zen, eta gonbidapenez bakarrik joan zitekeen. Ez zegoen egitaraurik, ezta artearen eta "bizitza normalaren" arteko bereizketarik, eta arte-espazioak eta bizilekuak ere bat ziren. Arau bakarrak bi ziren: besteen esperientzietan trabarik ez egitea, eta armarik ez sartzea.
1996an jaialdia publiko orokorrari ireki zitzaion. Bistan denez, Black Rock City hazi ahala antolatzaileek araudi, baimen, segurtasun baldintza eta beste arazo administratibori aurre egin behar izan zieten.[13] Ordutik hona, festibala urtero ospatu izan da, 2020an izan ezik; urte horretan, COVID-19 pandemia zela eta bertan behera gelditu zen, saldutako tiketen dirua itzulita.[14]
Giroa
Astebetez, arte garaikideko lanak basamortuan instalatzen dira; asko fantasiazkoak dira, eta batzuk sortzaileek eurek erretzen dituzte jaialdian zehar. Ehunka ibilgailu mutante hara-hona ibiltzen dira. Parte-hartzaile asko mozorrotuta egoten dira, edo biluzik. Artistek emanaldiak eskaintzen dituzte (hainbat dantza oso ezagun bihurtu dira) eta disk-jockeyak etengabe aritzen dira hainbat dantza-pistatan.
Parte-hartzaile bakoitza bere biziraupenaz arduratzen da (elikagai, kanpaleku, babes meteorologiko eta abarrei dagokionez), baita alde egin aurretik arrasto guztiak garbitzeaz (nahiz eta ardura hori duen lan-talde berezi bat ere egon), beraz parte hartzaileei logistika aldez aurretik prestatzea eskatzen zaie. 40 km-ra gasolindegi bat dago, baina arraroa izaten da jendea jaialdiaren esparrutik irtetea.
Jaialdiari izena ematen dion "gizaki erraldoiaz" gain, beste egitura garrantzitsuena The Temple deritzaion gunea da. Izen hori daraman arren, ez dago erlijio konkretu bati lotua, eta bere eginkizun nagusia komunitatearen espazio partekatua izatea da, jendearen eskaintzak jasota (hitzak, objektuak... iragana gogoratzeko, oraina goresteko, madarikatzeko...) gero bertan erreko direnak. Bestalde, bilgune, atseden, meditazio edo ekitaldi gune bezala ere erabiltzen da. Berau eraikitzeko[15] eta jagoteko ardura duten berariazko taldeak daude, eta jaialdiaren amaieran erretzen da baita ere, Burning Man eskulturaren biharamunean.[16]
Arte instalazioei dagokionez, askok burnerren partehartzea bilatzen dute haiengana eskalatuz, haiek ukituz, eta haiekiko elkarrekintza bultzatuz. Gauetan, artelan asko suak edo LEDek argiztatuak. Gainera haien inguruan musika, performazio eta gerrilla-antzerki emanaldiak egiten dira. Ehunka arte instalazio prestatzen dira, Black Rock hiriaren aldirietako "hondartza" irekian kokaturik.
Ibilgailu mutanteak helburu jakin baterako eraikiak edo sormenari esker aldaturiko motorizaturiko tresnak dira, nolabaiteko "arte ibilgailu" bezalakoak. Diseinuak aldez aurretik aurkeztu behar dira ez ohi dira denak onartzen, moldaketa sakonak dituztenak lehenesten baitira (dekorazio hutsaz harantzago). Oinezkoen ingurunearekiko errespetua ere baloratzen da.[17] 2010ean 600 bat ibilgailu mutante ibili ziren festibalean. Bistan denez, motorizatuzko ibilgailuez gain, bizikletak eta trizikloak ere oso erabiliak dira basamortuan zeharko joan-etorrietarako.[18]
Hiria
Black Rock City hiria forma borobil-radialean eraikitzen da. Egiturek bi heren hartzen dituzte, heren bat arte instalazioetarako gordez. Zirkuluaren erdigunea ere libre gelditzen da, egitura amankomunekin eta "Burning Man" eskultura nagusiarekin.
Hiriaren kaleetan zehar "kanpaleku tematikoak" antolatzen dira; zenbait kasutan erlazionatutako kanpaleku tematikoek "herrixkak" osatzen dituzte.[19]
Finantziazioa
Zati handi batean, Burning Man festibala bolondresen lanean oinarritua dago.[20]
Hippy espirituarekin eta 1960ko hamarkadakokontrakulturarekin bat, Black Rock Cityn ondasunak partekatzen, oparitzen edo trukatzen dira (azken hau delarik gutxien erabiltzen den formula).
Ekitaldian ez dira enpresak edo marka komertzialak onartzen eta "desmerkaturatzea" eta parte-hartzaileen energia kolektiboa erabiltzea sustatzen da. Halere, antolakuntzak ehunka artistari diru-laguntzak ematen dizkie, basamortuko hirian lan argitsuak, interaktiboak eta psikodelikoak sortu ditzaten.
Burning Man-era estreinako doan pertsonari deigarria egiten zaio Black Rock City osoan zehar lurrean zaborrik ez ikustea; edo gauzen salerosketarik ez egotea (salgai dauden gauza bakarrak izotza eta kafea izan ohi dira). Hain zuzen ere, ez dira arraroak izaten "doako dendak", festibalean tradizio handia duen "Doako Besarkaden Denda" bezala.[21]
Dirurik ez egotean gertatzen den kezka eta estres mental jaitsierari garrantzi handia ematen zaio. Elkarrekin egotea, nahi dena egin ahal izatea, nahi den bezala janztea, artearekin eta musikarekin ondo pasatzea bilatzen da, mundu zikoitz, merkantilizatu, bortitzetik libre, familia handi baten antza duen komunitate batean.
Festibalaren bozkario eta barne-bake giroak erakarrita, parte hartzaile askok urterik urte errepikatzen dute, basamortuaren erdian kanpatzearen zailtasunei aurre eginez. Aipatzekoa da, biluzik egotea baimendua egon arren, haurren parte hartzea ere onartua dagoela; hau detaile esanguratsua da Ameriketako Estatu Batuetako giro eta kultura oso puritanoa delako.
Nazioarteko eta eskualdeko ekitaldiak
Burning Man-en ospeak beste talde eta erakunde batzuk animatu ditu antzeko ekitaldiak beraien herrialdeetan egitera, betiere jatorrizko ekitaldiarekin lotuta.
The Simpsons seriearen 2014ko "Blazed and Confused" atalak "Blazing Guy" izeneko ekitaldia aurkezten du, Burning Man ekitaldian oinarrituta; hain zuzen ere pertsonaia batek "Burning Man" ere aipatzen du, berehala "Blazing Guy" izenera zuzenduz.[28]
Zootopia 2 pelikulan (2025) pelikularen zati bat "Burning Mammal" izeneko festibal batean gertatzen da.[29]
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.