Share to:

Burugaineko

Mojek erabili ohi duten burugaineko mota bat
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Alaitza, Iruraitz-Gauna, Araba) burugainekodun emakumea erditzen

Burugainekoa edo burukoa oihalezko edo mihisezko jantzia da, buruko estalki bat, oro har zuria eta fina, burua estaltzeko erabiltzen dena (apaingarri, beroki edo erosotasun gisa, ileak bilduz). [1] Mendebaldeko historian zehar izan duen bilakaerak mota askotakoak sortzea eragin du.[2] Termino generiko gisa, Europan erabiltzen diren hainbat kapelu edo belo izendatu ditzake, emakumeentzat nola gizonentzako.

Burugaineko, buruki, buruko zapi... hitzen eremu semantikoa

Gaztelaniaz, burko apaingarri edo babesle hau "toca" da, eta "tocado" hitzetik bereizten da gaur egun, "toca" bat ohilez egina delako. euskaraz eta beste hizkuntza askotan, ordea, ez dago horren bereizketa zehatza. Elhuyar hiztegian, "toca" honela itzultzen da: buruko, buru-estalki, buruko zapi, buruko oihal (jantzia denean)[3], eta “tocado”, buruko[4]. Frantsesez, oihal batez osatutako burukoa, “voile ” da, eta moja batena, “coiffe” (gaztelaniazko “cofia” eta euskarazko kofia edo burukoa berriz ere), “cornette ”edo “voile” ere. Labayru hiztegian, “toca”, buruko, ibiki, buru-estalgi/-estalki, buruko zapi | oihal moduan itzultzen da, eta “tocado”, buruko, ibiki, buruki (bai eta orrazkera ere, "tocado" hitzaren beste esanahi bat baita).

Orotariko Euskal Hiztegian, burugaineko eta buruko esanahi berdina dute, nahiz eta buruko esanahi gehiagorekin erabili da.[5] Azkenik, Euskaltzaindiaren hiztegi orokorrean "buruko", "burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia" da.[6]

Erreferentziak

  1. Gutiérrez García 2005.
  2. Diccionario Enciclopédico Abreviado. Espasa-Calpe, Madrid 1957; tomo VII, p. 601
  3. Fundazioa, Elhuyar. «toca» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-03-09).
  4. Fundazioa, Elhuyar. «tocado» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-03-09).
  5. «Orotariko Euskal Hiztegia - OEH - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-09).
  6. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya