Share to:

Buskando

Buskando
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′21″N 1°57′13″W / 43.32242°N 1.9535°W / 43.32242; -1.9535
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1899
Arkitektura
ArkitektoaJose Goikoa
Marcelo Sarasola

Buskando ur-biltegia Donostian dago, Ulia auzoan. Gipuzkoako hiriburua urez hornitu zuen XX. mendean. 1899an jarri zuten martxan eta 1982ra arte erabili izan zen. Orain ez da erabiltzen, baina bera eta ondoan dagoen Soroborda biltegia ondo kontserbatuta daude. Atzealdean zegoen baserri baten izena hartu zuen.

Historia

Donostiako historia osoan eraiki ziren lehen ur-biltegiak Ulian daude. Ordura arte hiria moldatzen zen Morlanseko eta Uliako iturriekin, baina populazioa asko handitu zenean... ur beharra ere bai. Soroborda biltegia 1869an jarri zuten martxan (7.000 m3) eta handik 30 urtera handiagoa zen Buskando biltegi berria eraiki behar izan zuten (10.000 m3).

Soroborda, lehen biltegia izan zena, Ulia mendira igotzeko errepidean lehen errebueltan dagoena, planta karratukoa da, guztiz dago lur azpian eta ez du bisitaririk onartzen, barrura sartzea nahiko zaila da eta.

Buskando biltegia, aldiz, berriagoa eta askoz zabalagoa da. Errazagoa da barrura sartzea; hasieran bi nabeak banatzen dituen horma gainetik, pasabide batetik pasata eta gero eskailera batetik jaitsita. Eraiki berria zenean irekia zen, estali gabe zegoen; baina handik 6 urtera harri landuzko hainbat arku eraiki zituzten gaineko sabaia jartzeko. Arku guzti horien artean gaudenean katedraltxo batean gaudela dirudi. Ur biltegi hau ez dago lurpean alboan dagoen Soroborda bezala, albo bateko horma bat parkeko bidean dago, eta leihoak ere baditu goiko aldean.

1893ko apirilaren 13ko udal bilera batean, Donostiako Uren Batzordearen txosten batek ur-biltegi berri bat eraikitzeko beharra aurkeztu zuen: "ura sobran dagoen egunetan ura jaso dezan eta behar den neurrian erabil dadin, eta ez errepikatzeko aurreko udan gertatu ziren estutasunak."[1][2] 1894ko ekainaren 12an, kontratistak lanak bukatu direla iragarri zuen. 1899ko irailaren 4an, jakinarazten da ur-biltegiak estaltzea komeni dela: "Agerian daudenez eguraldiaren gorabeheren mendean aireko lohitasunek ukitzen dituztelako."[1] 1900eko apirilaren 7an bukatu ziren estaltze-lanak. Baina Donostia 1900ean 38.000 biztanle izatera heldu zen eta handik gutxira Txoritokietako ura ere ekarri behar izan zen Buskando biltegiraino, eta geroago beste urtegi batzuetakoa ere bai (Añarbe eta Artikutza). 1982ra arte erabili izan zen biltegi hau. Orain ez da erabiltzen, baina ondo kontserbatuta dago. Añarbeko urak erabiltzen dira orain Donostian.

Hiria urez hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin. Buskando ur-biltegia 1982an itxi zen arte Donostia hirira ura eramateko egin ziren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan:[1]

Urtea Uraren jatorri berria Donostiako biztanle kopurua Ur horiek Buskandora zetozen?
1566 Olarain (ez zen lortu martxan jartzea) 6.000 Ez
1609 Morlans 8.000 Ez
1850 Lapazandegi (Uliako hegoaldean) 10.000 Ez
1850 Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta) 10.000 Bai
1864 Errotazar (Uliako itsasaldean) 14.600 Bai
1879 Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean) 19.232 Bai
1884 Txoritokieta 20.823 Bai
1893 Olarain (Antigua) 32.609 Ez
1899 Añarbe 32.600 Ez
1902 Artikutza 37.703 Ez
1960 Artikutza 135.000 Ez
1976 Añarbe 172.000 Ez

Eraikuntzaren deskribapena

Lehen fase batean biltegi inguruko hormak egin zituzten eta 2. fasean (6 urte geroago) gaur egungo kubierta gangazdunarekin estali zuten. Bigarren faseak aldaketa txikiak ekarri zizkion hasieran onartu zen proiektuari.

Kanpoko perimetroa pareta kareztatu bat da, bao-serie bat daukana. Tximiniarik ez dagoenez leiho moduko horiek barruko espazioko aireztapena bermatzen dute.

Bi gorputzetako eskailera bikoitz batetik igotzen da etxola txiki batera, biltegiko barrualdera sartzeko atea dena. Etxola hau eraiki berritan zurezkoa zen, zeramikazko teilekin estalia eta atean oroitzapenezko inskripzio bat zeukan, baina zementuzko beste batek ordezkatu zuen hasierakoa hondatu zenean. Behin barrura sartuta, bi eskailera-atal daude biltegiko nabe bakoitzeko zolarriraino jaisteko. Eskailera biak berdinak eta babeseko burdin hesirik gabekoak.

Giltza-kamera (edo erregistroa) zolarriaren kotan dago eta sarbide independente bat dauka kanpotik. Eraikinaren lehen fasean egin zuten kamera hori gainezkabideeekin eta piezometroekin, nahiz eta gaur egun geratzen diren hondarrak urriak diren.

Erreferentziak

  1. a b c Muñoz, Fermin. EL AGUA POTABLE EN LA HISTORIA DE SAN SEBASTIAN – EDATEKO URA DONOSTIAKO HISTORIAN | COAATG. (kontsulta data: 2022-12-26).
  2. Muñoz Echabeguren, Fermin. El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Donostia: Añarbeko Urak, 2003 http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/112621%5B%5D

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya