Cagliostro
| Cagliostro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Palermo, 1743ko ekainaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Fortress of San Leo (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Seraphina Cagliostro (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, alkimista, abenturazalea, confidence trickster (en) |
| Kidetza | Framazoneria |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
Giuseppe Giovanni Battista Vincenzo Pietro Antonio Matteo Balsamo —ezagunagoa Alessandro Cagliostroko kondea goitizenaz edo, besterik gabe, Cagliostro goitizenaz— (Palermo, Sizilia, Italia, 1743ko ekainaren 2a - San Leone, Urbino, Italia, 1795eko abuztuaren 26a) okultista, alkimista eta abenturazalea izan zen. Ez zuen sendagintza-ikasketarik egin; Europa osoa igaro zuen, ordea, benetakoak ez zituen sendagintza-ezagutzak lau haizetara zabalduz. Ospe handia izan zuen Parisen, Luis XVI.a Frantziakoaren gortean. Hargin beltzekin harremanak izan zituen, eta Egiptoko framazoneria sortu zuen. Rohan kardinalaren «lepokoaren auzian» esku hartu zuten 1786an, eta, Bastillan espe egon ondoren, Frantziatik egotzi zuten. Handik hiru urtera Erroman atxilotu eta hiltzera zigortu bazuten ere, azkenik biziarteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









