Campidano
| Campidano | |
|---|---|
| Mota | ordokia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 39°36′N 8°54′E / 39.6°N 8.9°E |
| Ur-gorputza | Tirso |
Campidano (sardinieraz: Campidànu) Sardiniako lautadarik zabalena da.[1] Uhartaren hego-mendebaldean dago, eta 100 kilometro inguruko perimetroa du. Campidanon sardinieraren dialekto bat hitz egiten dute, sardiniera kanpidanearra hain zuzen ere.
Geografia
Hegoaldetik iparralderako lautadak Cagliariko Hiri Metropolitanoa eta Hegoaldeko Sardinia eta Oristanoko probintziak zeharkatzen ditu. Cagliari hiria, uharteko jenderik handiena, lautadaren hegoaldeko eskualdean dago, kostaldearen ondoan.
Arroz-soroak ugariak dira lautadaren iparraldean, Oristano hiriaren inguruan. Eremu horretan itsasoratzen da Tirso ibaia, uharte osoko luzeena. Inguruko beste labore tipiko batzuk orburuak eta garia dira.
Geologia
Geologiaren ikuspegitik, faila-sistema bateko grabena da, horstez inguratua.[2] Lurrazalaren sakonune hori duela 2-4 milioi urte sortu zen, Pliozeno Ertainaren eta Pleistozenoaren hasieraren artean, eta erupzio-gertaerei lotuta dago. Ondoren, alubioi-sedimentazioaren fenomenoak izan ziren, eta, ondorioz, 600 metroko lodiera zuen ibai delta bat sortu zen.
Historia
Feniziarren eta erromatarren garaietatik, ordokian garia eta mahatsondoa modu intentsiboan landatzen zituzten.
Erromatarrek malaria ekarri zuten lautadara, Anopheles eltxoak transmititua, eta gaixotasun horrek bi milurtekotan zehar asko murriztu zuen lurraldeko biztanleria. XX. mendetik aurrera lurraldea suspertzen hasi zen, eta gaur egun osasun eta bizigarritasun ona du.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Campidano plain, Italy» Britannica.
- ↑ (Ingelesez) Balia, R.; Iliceto, V.; Loddo, M.; Santarato, G.. «Modelling of the Campidano graben (Sardinia, Italy) by combined geophysical data» Geoexploration 28 (1): 43–54. doi:. ISSN 0016-7142..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










